Jon Uriarte Athleticeko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.
Alaveseko kirol zuzendariak, Gasteizko taldeak 2023-24 denboraldian egindako lana hizpide, nabarmendu du nola talde batek, "ahalegina abiapuntu", eskuratu ahal dituen "talde horren gaitasunetik gora ere dauden kirol emaitzak".
Maria Zapata eta Ismael Centeno, Sevillako Kopako finaleko bikotea, Bilbora etorri dira eta larunbat honetan San Mamesera joango dira Athleticek Osasunaren aurka jokatuko duen partida ikustera.
Athletic Txapeldunen Ligara sartzeko lehian dabil, Kopa Sevillan irabazi berritan. Atletico Madril-Athletic partida erabakigarriaren astean, erdiko atzelari zuri-gorriak EITB Mediarekin hitz egin du, hainbat gai hizpide.
Joan den ostegunean Getxotik Bilboko udaletxeraino itsasadarra zeharkatu ondoren, Athleticek lortutako Errege Kopako 25. titulua ospatzeko, Itsas Museora itzuli da.
Gabarra Bilboko Itsasmuseumeko dike lehorrera itzuli da, Getxotik Bilboko udaletxeraino itsasadarra zeharkatu ondoren, joan den ostegunean, Athletic Clubek irabazitako Errege Kopako 25. titulua ospatzeko.
EA Sports Ligako 31. jardunaldiko San Mameseko partida hasi aurretik, Vila-realeko eta talde zuri-gorriko 84ko Errege Kopako irabazleek ohorezko pasilloa egin diete 2024ko Kopako txapeldunei.
Bilboko alkatearentzat atzoko egunaren balantzea "zoragarria" da. Onartu du egun osoan oso urduri egon zela hainbeste jende zegoelako, baina azkenean dena ongi atera zela ikusita "oso pozik" dagoela adierazi du.
Goizean goizetik, ilara luzeak sortzen ari dira San Mamesen Errege Kopa gertutik ikusteko. Gaur eta bihar 09:00etatik 22:00etara egongo da zabalik San Mames; igandean, berriz, 09:00etatik 13:00etara zabalduko dute.
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
Udaletxetik Bizkaiko Foru Jauregirako ibilbidea estalkirik gabeko autobusean egin dute Athleticeko jokalariek, eta espailoiak jarraitzailez gainezka izan dira. Foru Jauregian egin dute 25. Kopa ospatzeko azken ekitaldi instituzionala.
Harrera ofiziala egin ostean, Athleticeko jokalariak Bilboko udaletxeko balkoira atera dira, eta han ospatu dute 40 urteren ondoren bereganatutako Kopa, milaka zale zuri-gorriren aurrean. Iker Muniainek zuzendu du festa.
Julen Agirrezabalak adierazi du sekulakoa dela bizitzen ari diren momentua, eta azpimarratu du, 40 urte eta gero, Athleticek eta zale zuri-gorriek merezi zutela horrelako sari bat jasotzea.
Joan den larunbatean Sevillan Errege Kopako txapeldun izan zen talde zuri-gorria garraiatzen duen 'Athletic' gabarra Abrako Itsas Klubetik (Getxo) abiatu da dagoeneko, Itsasadarrean ibilbidea egiteko, eguraldi apartarekin.
Bilbon zoramena izan da nagusi: Metroan, Lutxana eta Aiboa geltokietan ez dituzte bidaiari gehiago sartzen utzi, gainez egin dutelako, eta Udalak zenbait errepide aurreikusi baino lehenago itxi behar izan ditu, udaletxeko inguruak, kasu.
Milaka pertsonek bete dituzte Bilboko itsasadarraren ertzak goizean goizetik, Athleticeko jokalariak eta Errege Kopa eramango dituen gabarra gertutik ikusteko.
Ehunka mila lagunek Bilboko itsasadarren bi aldeak bete dituzte, Athleticeko jokalariak eta gabarra bertatik bertara ikusteko, eta, 40 urte eta gero, Kopa berriro bereganatu izana, elkarrekin -jokalariak, entrenatzaileak, zuzendariak eta zaleak- ospatzeko.
Bilbo hiria eta itsasadarraren ertzeko gainerako herriak jendez gainezka daude jada, gabarra Bizkaiko ibai-arteria nagusiko urak zeharkatzen hasteko zain.
Ehunka pertsona daude goizean goizetik gabarra Portugaletetik Bilborako bidean noiz igaroko zain. Errege Kopako txapeldunak 16:50ean herritik pasatzea espero da.
Itsasadarraren bi ertzetan milioi bat pertsona baino gehiago espero dira. Bertaratuko diren zaleek aintzat hartu beharreko zenbait kontu daude: kale batzuk itxita egongo dira, baita oinezko pasabide batzuk ere, eta zenbait lekutan mugatua izango da edukiera. Kontsultatu debeku eta gomendioak.
Gabarra 16:30ean aterako da Getxotik eta 18:35ean Bilbiko Udaletxera iritsiko dela aurreikusten da. Handik, autobusez, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara joango dira jokalariak.
Goizean goizetik milaka pertsona pilatu dira itsasadarraren ertzetan gaur arratsaldean gabarra pasatzen ikusteko. Milioi bat pertsona baino gehiago joatea espero da ospakizuna gertutik ikustera.
Batzuek gaua eman dute, beste batzuk goizean goizetik joan dira... Kontua da lehenbailehen lekua hartzea, gabarraren igoeraz bertatik bertara gozatzeko.
Lantalde zabala arituko da lanean, bost orduko erretransmisio erraldoia eskaintzeko: helikopteroa, droneak, katamarana eta goi mailako teknologia, Kopako garaipenaren emozioa lau haizetara zabaltzeko.
Gainera, Ertzaintzak prebentziozko ibilbideak egin ditu, airez zein urez, Athleticek Bilboko itsasadarra gabarran zeharkatu baino egun bat lehenago, Errege Kopako txapeldun gisa lortutako garaipena ospatzeko.
Bilboko itsasadarra gabarraren ondoan zeharkatuko duen Ertzaintzaren dispositiboan murgildu gara. Droneak ere erabiliko dituzte ingurunea airetik ziurtatzeko. Horrela erakutsi digute.
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. 65 urteko emakumea ospitalean dago, ebakuntza baten zain. Bilboko Udalak gogorarazi du ospakizunotan segurtasuna dela garrantzitsuena.
Bizkaiko hiriburuko kaleetara irten ziren taldekideak, hiritarrekin Kopa ospatzeko asmoz, Asier Villalibreren txaranga lagun zutela. Ehunka zale batu ziren festara.
Athleticeko futbolariek Sevillan eskuratutako Kopa ospatu zuten Bilboko erdiguneko kaleetan zehar, Asier Villalibrek parte hartzen duen txarangak girotuta, eta ehunka jarraitzaile zuri-gorri aldamenean zituztela. Iker Muniain izan zen zeremonia-maisua.