Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Alberjiniak barazkiz eta onddoz beteta
Osagaiak
  • Alberjinia bat
  • Tipula bat
  • Porru bat
  • Azenario bat
  • Ziazerba sorta bat
  • Onddo konfitatuak - 100 g
  • Esnegaina - 500 ml
  • Esnea - 500 ml
  • Ekilore olioa - 50 g
  • Irina - 50 g
  • Gazta birrindua
Prestaketa

Alberjiniak erdibitu, olioa eta gatza egin, eta labe beroan sartu 170ºC-tan 20 minutuz.

Bitartean, barazkiak zatitu eta oliotan sueztitu. Gatza bota eta onddoak eta ziazerbak gehitu. Olioa kendu eta esnegaina gehitu. Erreduzitzen utzi esnegaina loditu arte. Nahasketa horrekin alberjiniak bete.

Esne, ekilore olio eta irinarekin bexamela egin. Horretarako, esnea irakin ontzi batean. Beste ontzi batean, olioa eta irina nahastu. Guztiz batzen direnean, esnea gehitu eta irakinarazi. Loditzen utzi eta gatza egin. Bexamel horrekin, alberjiniak  estali. Gazta birrindua ipini albejinien gainean eta labean sartu 180ºC-tan berotzeko eta gazta birrindua gainerretzeko.

Labetik atera eta gainerako esnegain erreduzituarekin zerbitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena