Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Apio tortilla
Osagaiak
  • 5 apio zurtoin
  • Tipulina edo martorria
  • 6 arrautza
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ogia
  • Maionesa egiteko:
  • Arrautza (kanpoko tenperaturan, hozkailutik atera)
  • Ekilore olioa
  • Ozpina
  • Gatza
Prestaketa

Apio zurtoinak garbitu eta hariak ongi kendu. Zurtoin bakoitza lau zatitan moztu eta zati bakoitza luzetara fin-fin ebaki.

Apio zatiak silikonazko lurrunetako gailuan sartu, eskuekin ur tanta batzuk bota eta mikrohuin labean egosi potentziarik altuenean 6 minutuz.

Atera, apioari sardeskarekin buelta batzuk eman eta berriro sartu eta beste 4-6 minutuz egosten eduki. Atera eta epeltzen utzi.

Apioa epeltzen den bitartean tortilla egin 3 arrautzarekin zartagi txiki batean, ohiko prozedura jarraituz. Beste 3 arrautzarekin beste tortilla bat egin eta bi tortillak gorde.

Tipulina edo martorria txikitu.

Maionesa, laktonesa, sojanesa edo nahi den maionesa antzeko saltsa egin (erositakoak balio du).

Apio zatiak, aukeratutako usain-belarra eta maionesa nahasi.

Tortilletako bat platerean jarri oinarri bezala eta aurreko nahaskia gainetik jarri, ongi zabalduz. Beste tortilla gainetik jarri eta lixto.

Ogiarekin lagunduta jan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena