Errezetak bigarren platerak
Gonbidatua: Jon Salsamendi arraun-entrenatzailea.
NOLA EGIN?
- Gulei oliba olioa, gatza eta piperbeltza gehitu, nahastu eta marinatzen utzi.
- Tipulina txikitu eta zartagin batean sueztitu gatz apur batekin.
- Tomateari azala eta haziak kendu, zatitu eta zartaginera gehitu.
- Limoi zukua gehitu tipulinari eta tomateri erregosiari.
- Txakolina ere gehitu zartaginera.
- Meroa zatitu eta gatza gehitu.
- Ondoren, su bizian meroa markatu.
- Berakatzak zuritu eta olio berotan frijitu.
- Amaitzeko, platerera zerbitzatu eta gula marinatu, berakatz frijitu eta tomate eta tipula erregosiarekin apaindu. Martorri pixka bat ere gehitu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa