Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Azpizuna plantxan, onddo kremarekin eta bi eratara egindako patatekin
Osagaiak
  • - Azpizuna, 225 g
  • - Patatak, 2
  • - Onddoak, 225 g
  • - Esne-gaina, 100 g
  • - Haragi-salda
  • - Tipula bat Berakatzak, 2 Gatza
  • - Olioa
Prestaketa

PRESTAKETA:

Onddo-krema egiteko: tipula juliana eran moztu fin-fin eta sutan jarri oliotan biguntzen. Erdi egina dagoenean, onddoak bota eta egiten utzi. Ondo egosita dagoenean, haragi-salda eta esne-gain pixka bat bota, dena birrindu, iragazi eta gatz-puntua eman. Patata zatitan moztu eta airerik gabeko poltsa batean sartu berakatza, gatza eta olioarekin batera. Lapiko batean, ura sutan jarri eta irakiten duenean, patatak egosi 35 minutuan. Ondoren, atera eta patatak oliotan frijitu.  Azpizuna txingarretan erre, alde bietatik.

AURKEZPENA:

Platerean onddo-saltsa apur bat zabaldu, eta azpizuna eta patatak gainean jarri. Azpizuna Maldon gatzarekin bukatuko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena