Errezetak bigarren platerak
Ondu masailak gatzez eta piperraz, eta gorritu oliotan. Gorritzen direnean, atera kazolatik eta jarri tipula egiten. Bigundu tipula oliotan, eta kolorea hartzen duenean, bota ardoa eta utzi urritzen. Gehitu irin pixka bat, eta utzi gorritzen, etengabe eraginez, erre ez dadin. Bota salda eta masailak, eta egindakoan, atera masailak, eta loditu saltsa. Saltsa egiteko, bota perretxikoak eta jarri gatz-puntuan.
Egin patata-purea gurinarekin eta esne-gainarekin. Ebaki porrua juliana mehe-mehean, eta frijitu. Ipini purea plateraren erdian, masailak gainean, eta porru frijitua goienean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa