Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Esne-krema perretxiko karamelatuekin
Osagaiak
  • Esnegain likidoa - 1 l
  • Gorringoak - 9
  • Azukrea - 200 g
  • Kanela apur bat
  • Zizak - 50 g
  • Saltsa-perretxikoak - 50 g
  • Gurin apur bat
  • Glas azukrea
  • Sopletea
Prestaketa

Esne-gaina irakingo dugu kanela pixka batekin, eta azukrearekin nahastutako gorringoak gehituko dizkiogu. Ondoren, eragin egingo diogu, gelditu gabe.

Irakiten hasitakoan, sutatik atera, eta hozten utziko dugu.

Zizak eta saltsa-perretxikoak gurinarekin salteatu ondoren, hozten utziko ditugu.

Katilu batean jarriko ditugu krema eta perretxikoak, eta glas azukrea botako diegu gainetik. Gainerre egingo dugu, sopletea erabiliz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena