Zientzia eta Teknologia | EITB Teknopolis

Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
EITB Media
Duela 500 urte Elkanok burutu zuen mundu-bira posible egin zuten aurrerapen teknologikoez arituko da Iñaki Leturia hainbat aditurekin.
Iñaki Leturia "Teknopolis" saioaren aurkezlea. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.
Informazio gehiago (2)
Aste honetako denboraldiko azken bidaia izango du "Teknopolis" saioak eta duela 500 urte Elkanok burutu zuen mundu-biran murgilduko da. Munduaren ezagutza zabaldu zuen bidaia hura posible egin zuten aurrerapen teknologikoak aztertuko ditu saioak garai hartako testuinguruan: nabigazio-teknikak, kartografia edo ontzigintza, besteak beste. Horretarako hainbat aditurekin aritu dira, horien artean, Xabier Agote Albaolako presidentea, Xabier Armendariz itsas historialaria, Janire Castrillo UPV/EHUko historialaria, Itsaso Ibañez UPV/EHUko nautika irakaslea eta Tecnaliako Iñaki San Sebastian.
Denboraldi osoan "Teknopolis"ek arreta berezia eskaini dio koronabirusaren pandemiari, eta, udari begira, aurrerantzean zer espero dezakegun argitzeko unea iritsi da. Koronabirusaren gakoak atalaren edizio berezi bat izango da aste honetakoa: Iñaki Leturiak Ana Galarraga dibulgatzailea elkarrizketatuko du eta une honetako egoeraz eta aurrean ditugun erronkez galdetuko dio.
"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar