Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
Karduak kontserbakoak erabil ditzakegu, edo guk geuk freskoak erosi, garbitu, ileak ondo kendu eta presio-eltzean gatzarekin ordubetez egosiko ditugu, ondo bigundu arte. Bertatik basokada bat salda gordeko dugu.
Ondoren, orburuak prestatuko ditugu. Horretarako lapiko handi batean ura erdira arte bete, 2 koilarakada irin gehitu eta ondo nahastu. Gatz pittin bat bota eta sutan jarri, irakin arte. Bitartean, orburuak zuritu, txortena kendu gabe. Orburuaren punta kendu, pare bat zentimetro zabal. Ondoren ur irakinetan sartu eta bertan irakin hogei bat minutuz. Gorde.
Gainontzeko barazkiak ere egosiko ditugu banan bana, mota bakoitza taldeka, eta guztiak irakin ostean ur hotzetan freskatu behar dira. Ondoren gorde.
Orain, zartagin handi batean oliba-olio zorrotada bat bota eta baratxuri xehetua gehitu. Dantzan hastean, koilarakada bat irin gehitu eta bertara karduaren egosketako basokada bat ur gehitu. Guztia irakiten hastean, gatz pittin bat bota eta Huelvako otarrainxkak gehitu, baina modu honetara: burua eta isatsa dutela, hau da, gorputzeko azala kenduta bakarrik. Bertara egositako barazkiak taldeka gehitzen joan eta guztia 3 bat minutuz irakin ondoren, zerbitzatzeko prest dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa