Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Arrain entsalada
Osagaiak
  • - Legatza
  • - Atun freskoa
  • - Tipulina
  • - Sagar-ozpina
  • - Oliba-olioa
  • - Maionesa
Prestaketa

NOLA EGIN

Lehenengo pausoa arrainak egostea izango da. Behin prest daudenean, txikitu egingo ditugu eta ontzi batean jarriko ditugu. Ondoren, tipulina txikituko dugu eta arrainekin nahastuko dugu.

Nahasketa horri ozpina eta olioa gaineratuko dizkiogu eta berriz ere buelta batzuk emango dizkiogu ondo nahasteko. Azkenik, maionesa gehituko dugu.

NOLA AURKEZTU

Plater batean, ogi xerra baten ondoan, jarriko dugu nahasketa honetatik pixka bat eta gainetik perrexil txikitua daukan olioa botako diogu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa