Pintxo edo miniatura plateren errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Txipiroiak tintan
5:43
Osagaiak
  • 200 gr perexil gurina
  • 400 gr gari irina
  • 80 gr arraultz gorringoa
  • gatza
  • pasioaren fruituaren krema
  • albahaca kimuak
  • Pasaiako amu txipiroia
  • 200 gr arroz
  • 1,8l ura
  • 5 tipula
  • 3 piper berde
  • baratxuri bat
  • 200 ml ardo zuria
  • 2 txipiroi tinta zorro
  • 2 litro arrain salda
  • 7gr alginato
  • 25 gr gluko
  • 10 gr sukro
Prestaketa

NOLA EGIN

Perrexil harea egiteko: Masa bat egin behar da, perexil gurina, irina, arrautza gorringoa eta gatzarekin. Plaka batean zabaldu eta labean egosi, 180ºtara 15 minutuz.

Arroz kurruskaria egiteko: Arroza egosi, 800gr ur eta 100gr tinta saltsarekin, ur guztia xurgatu arte. Plaka batean zabaldu eta 90 gradutara lehortu, 4 orduz. Amaieran, olio askorekin frigitu behar da.

Txipiroi saltsa egiteko: 3 tipula, 3 piper verde eta baratxuri bat poxatu. Txipiroi erroak gehitu eta dena nahastu. Txipiroi tinta eta ardoa gehitu, reduzitu eta litro bat arrain saldarekin egosi, 30 minutuz su motelean. Guztia birrindu eta iragazi.

Txipiroi saltsa esferak: Aginatoa ur litro batekin eta litro bat txipiroi saltsa eta glukoarekin nahastu. Esferak osatu saltsa alginatoan sartuz, horretarako esterilizazio erramintak erabiliz.

Txipiroi salda egiteko: 2 tipula poxatu, txipiroi hegatsak gehitu, nahastu eta 3 orduz egosi 2 litro arrain saldarekin. Txipiroi saldaren litro bati, sukroa gehitu eta turmixaren laguntzarekin txipiroi krema sortu.

 

NOLA JAN

Arroz kurruskari bat jan txipiroiarekin. Txupito erdi txipiroi saldarekin lagundua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa