Pintxo edo miniatura plateren errezetak | EITB Pintxo Pote
Pintxo hau "amarru" txiki bat da, txahal gisatu bat aurkezteko beste modu bat baita.
NOLA EGIN
Barazkiak txikitu eta erregosten jarriko ditugu oliba oliotan. Haragia gehitu ardo zuri eta urarekin sueztitzen dugun bitartean. Haragia pixkanaka pixkanaka egosten utziko dugu, bizpahiru orduz.
Urdai eta ogi xerrak labean sartuko ditugu 180º C. Biak kurruskari gera daitezen behar dugu, ondoren birrindu eta “urdai lurra” lortzeko.
Haragia eginda dagoenean, saltsa kenduko diogu eta txikitu egingo dugu. Haragia ondo zapaldu eta zentimetro bateko laukitxoak egingo ditugu. Honen ostean, hozkailuan sartuko ditugu bi orduz hoztu eta trinko gera daitezen.
Saltsa birrindu eta txinatarretik pasako dugu pikorrik gera ez dadin.
Haragia hoztu eta gero 6x1 zentimetroko xerratan zatituko dugu. Irin eta arrautzetan sartu eta Pankoarekin birrineztatu dugu haragia. Txurro forma emango diogu haragiari eta su bizian erreko dugu oliba olioan.
NOLA AURKEZTU
Kafesne katilu batean jarriko dugu saltsa eta txurroak sartuko ditugu bertan. Azkenik azukre zorro bat hustu eta “urdai lurra” sartuko dugu bertan azukre beltza izango balitz bezala. Koilaratxoaren alboan jarriko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa