Miniaturak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bexamela:
Ahate konfitari hezurrak kendu, eta zati txikitan moztu labanarekin. Gurina eta olioa kazola batean jarri, eta berotzen denean, tipula txiki moztuta gehitu. Tipula eginda dagoenean, konfita gehitu; pare bat minuturen ondoren, irina gehitu, eta kozinatu pare bat minutuz. Aurretik epeldutako esnea gehitu pixkanaka, bexamela landu bitartean. Esne guztia gehituta dagoenean, datilak eta gatza bota, eta nahasten jarraitu irakin arte. Irakin ondoren, bexamela edukiontzi batera atera, eta hozten utzi 24 orduz.
Bildu:
Masa hotz dagoela, helatu bolak ateratzeko tresnarekin, bexamel bolak ogi birrinduaren gainera bota. Bola horiek ogi birrindutan pasatu, eta forma eman; ondoren, edukiontzi batean utzi. Kroketa guztiei forma emandakoan, arrautza ontzi batean jarri, eta kroketak arrautzatan sartu, erion soberakina kentzeko, eta ogi birrinduaz estali berriz.
Frijitzeko:
Frijigailuan edo kazola txiki batean, kroketak murgiltzeko olio nahikoa bota, eta berotzen jarri. Olioa 180 ºC-an dagoenean, kroketak sartu. 2-3 minutuz frijitzen utzi, eta plater batera, paper gainean, atera.
Datilak beteta eta frijituta:
Datilak, luzetara, erditik ireki, eta hezurra baldin badu, kendu. Ahate bexamelarekin bete, eta ahate urdaiazpikoarekin bildu. Arrautza eta ogi birrindutatik pasatu, eta olio berotan frijitu.
Datil eta ahate urdaiazpiko ozpin-olioa:
Datila 2 orduz ozpinetan sartuta eduki. Ondoren, txikitu ahate urdaiazpikoa bezala, eta ontzi batean sartu. Tipulina txikituta gehitu, eta olio eta gatzarekin bukatu.
BUKAERA:
Kroketei laguntzeko ozpin-olio bat, eta bexamela jateko beste aukera bat.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa