Miniaturak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Miniaturak

Txerri-hirugiharra gazta eta piperrekin
Osagaiak
  • Hirugihar egosia:
  • -Hirugiharra, 2 kg
  • -Jengibrea, 200 g
  • -Jerez ardoa, 500 g
  • -Astigar ziropa, 150 g
  • -Soja saltsa, 500 g
  • -Kanela adar bat
  • -Ura, 2,5 l
  • -4 tipulin
  • Gazta krematsua:
  • -Idiazabal gazte birrindua, 125 g
  • -2 arrautza gorringo
  • -Hirugihar ketu txikitua, 30 g
  • Piper emultsioa:
  • -25 piper, zurtoinik, pipitarik eta zainik gabe
  • -2 baratxuri-atal, ernamuinik gabe
  • -Perrexila
  • -Martorri sortak
  • -Lima birringailua
  • -Moldeko ogia, xerra bat
  • -AOVEa, txorrotada on bat
  • -Piperren ozpina
  • -Ura, txorrotada on bat
  • -Gatza
  • Beste osagaiak:
  • -Piper frijitu sorta bat
Prestaketa

Hirugihar egosia:

Elkartu osagaiak salda bat balitz bezala, goratu irakina, eta sartu egosi beharreko hirugiharra. Jaso berriro irakina, eta sartu presio - eltzean ordu eta hogei.

Egosi ondoren, utzi hozten saldan bertan, eta, biharamunean, salda atera eta pisua jarri, zapal gera dadin.

Zapaldu ondoren, moztu takoak, eta egin zuloak azalean, olioa eta koipea ondo sar daitezen, eta gorritu alde guztietatik, azala nabarmenduz. Gorritu ondoren, sartu labeko grillean azala gorantz duela zenbait minutuz, azala kurruskaria gera dadin.

Gazta krematsua:

Sartu osagai guztiak ontzi batean, eta nahastu eskuekin, orea homogeneoa izan arte. Estali, eta gorde.

Piper emultsioa:

Osagai guztiak iarabiagailuarekin emultsionatu. Biberoi batean sartu.

Bukaera:

Gazta masarekin bolatxo txiki batzuk egin, zartaginetik pasa. Plateraren izkina batean jarri, eta ondoan hirugihar tako bat. Piper emultsio tanta batzuk jarri platerean, eta hirugihar gainean piper frijitu batzuk.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena