Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txangurru donostiar erara
Zartagin batean gurinarekin azenarioa eta tipulina zati txikitan moztuta erregosten jarriko ditugu. Eginda daudenean, itsaki krema eta tomate saltsa bota. Irakiten hasten denean, koñak txorrotada bota eta garreztatu. Txangurru izpitua sartu, irakin bat eman eta geroko gorde.
Bakailao kokotxa brandada
Bakailao kokotxak baratxuri oliotan epeldu egingo ditugu egin arte. Oliotatik atera, ontzi batean sartu eta bertara patata egosi zati batzuk sartu, esne txorrotada txiki bat eta sardexka batekin osagaiak zanpatzen joango gara. Baratxuri olioa pixkanaka botatzen joango gara, hari bat bezala, ondo emultsionatu arte.
Tipulin eta tomate erreak
Tipulina zuritu eta lau zatitan moztu. Tomateak zuritu, erditik ebaki eta haziak kendu. Labe erretilu batean jarriko ditugu, olioa eta gatza bota eta labera sartu, 180 ºC-tan 30 minutuz.
Pikillo piper emultsioa
Pikillo piperrak zartagin batean olioarekin konfitatuko ditugu. Ondoren osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin emultsio bat sortuko dugu.
Entsalada:
Uraza hostoak uretan garbitu, xukatu eta beste osagaiekin gozatu.
Bukaera
Uztai batean tipulina eta tomate erreak sartuko ditugu. Gainean txangurrua donostiar erara jarri, brandada koilarakada bat ere bai eta ondoan urazak. Pikillo emultsioarekin platerean hari batzuk egin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa