Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Skrei bakailao frijitua piper gorri erreekin eta tipula kurruskariarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Bakailao frijitua:
  • Bakailao solomoa, 200 g
  • Indarreko irina, 225 g
  • Esnea, 275 g
  • Legamia hautsa, 2 koilarakadatxo
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Piper gorri erreak:
  • 2 piper gorri
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Romesco saltsa:
  • 3 tomate heldu
  • Baratxuri buru bat
  • Piper txorizeroa, koilarakada bat
  • Hurrak, 25 g
  • Arbendolak, 25 g
  • Ogi zati bat
  • Perrexila, eskukada bat
  • Ozpina
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Tipula kurruskaria:
  • Tipulin bat
  • Bakailoaren frijitzeko orea
  • Piperrautsa
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Bakailao frijitua

Bakailaoari ezkatak kendu eta karratutan zatituko dugu. Ontzi batean, beste osagaiak nahastuko ditugu eta estalita hazten utziko dugu, ordu erdiz leku epel batean. Bakailao zatiak irinetatik pasa eta orean sartu, ondo estali eta olio berotan frijitu, paperean xukatu eta gatza jarri.

Piper gorri erreak

Piper gorriak uretatik pasa eta erretilu batean jarrita, olio txorrotada bat eta gatza ipini. Laberatu, 180 ºC-tan 25 minutuz. Labetik aterata, hozten direnean, zuritu, zatitu eta oliba-olio birjinarekin eta baratxuri aleekin ontzi batean gorde.

Romesco saltsa

Tomateak eta baratxuri burua erretilu batean laberatu, 180ºC-tan 30 minutuz. Ogia eta fruitu lehorrak labean txigortu. Perrexila oliotan frijitu. Tomateei azala eta haziak kendu, baratxuri buruari aleak atera eta tomatearekin batera ontzi batean sartu. Bertara ogia, perrexila, fruitu lehorrak, olioa, ozpina eta gatza sartu. Birringailuarekin ondo txikitu eta geroko gorde.

Tipula kurruskaria

Bakailoaren frijitzeko oreari piperrauts pixka bat botako diogu eta típula eraztunetan zatitu ondoren, bertan sartuko dugu. Pixka bat xukatu eta olio berotan ondo frijitu. Atera,  olioa paperean xukatu eta gatza bota

Bukaera

Plater batean koilarakada handi bat piper gorri erre jarriko dugu, gainean bakailao zati frijituak eta hauen gainetik, romesco hari batzuk egin. Ondoan bi tipula eraztun frijitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena