Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bideoak (1)
Bakailao-kauserak:
Patatak zuritu, zatitu, eta 10-15 minutuz uretan egosten jarri. Egosiak daudenean, bakailaoa sartu, eta lapikoa sutik atera; handik 3 minutura, bakailaoa eta patatak xukatu, eta sardexka baten laguntzarekin zanpatu.
Beste lapiko batean, gurina urtzen jarri, eta irina gehitu. Nahasketa horri 40 gramo ur gehitu, eta 5 minutuz egosi; bakailao eta patata zanpatuak sartu, eta sutatik atera. Orduan, arrautza, perrexila eta baratxuri txikituak sartu, gatzez nola dagoen probatu, eta hotzean gorde bi orduz.
Ezti aliolia:
Baratxuriak zuritu, eta bihotza kendu. Sartu termomixaren ontzian (irabiagailuarekin ere egin daiteke), eztiarekin eta ekilore-olioarekin. Birrindu, ore fina sortu arte, gehitu maionesa, ur pixka batekin, dena elkartu dadin. Iragazi dena, eta gorde biberoi batean, zerbitzatu arte.
Bukaera
Frijitzeko olioa berotzen jarri. Bi koilararen laguntzarekin, bakailao masaren bolatxo txikiak egin, olio berotan sartu, ondo frijitu eta paper xurgatzailera atera.
Gero, otar batean jarri, eta ezti aliolia ondoan, katilu batean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa