Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen

12:56

Go!azen

Ekitaldi erraldoia

"Go!azen 10" telesailaren aurrestreinaldi handia, azaroaren 11n, Iruñeko Baluarten

EITB MEDIA

Sarrerak salgai daude Baluarteren webgunean. 4 euroko prezioa dute (+ gastuak), eta EITB Maratoira bideratuko da diru hori. Aurten minbizia da kausa.

  • ''Go!azen 10'' aurrestreinaldia Baluarten

    "Go!azen 10" aurrestreinaldia Baluarten

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Go!azen 10" telesailaren aurrestreinaldi handia izango dugu azaroaren 11n,  larunbata, Iruñeko Baluarten. 17:30etik aurrera, denboraldi berriaren lehen atala ikusteko aukera izango da eta, gainera, aktoreek ikuskizuna eskainiko dute emanaldiaren aurretik.

Aurrestreinaldia Nafarroako Gobernuak babesten du, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bidez, izan ere gazteei zuzendutako ekimenak sustatzea da Euskarabidearen lan ildoetako bat.

Denboraldi berezia da hau telesaileko lantalde eta jarraitzaileentzat: "Go!azen 10" dugu aurtengoa, eta 100 atalak gaindituko ditu fikzioak. Orain arteko arrakastaren bidetik jarraituko dute, musika, umorea eta gai sozialak uztartuz.

Aurrestreinaldirako sarrerak salgai daude Baluarteren webgunean. 4 euroko prezioa dute (+ gastuak). Sarrera erosten dutenek, gainera, EITB Maratoiari egingo diote ekarpena, ikerketara bideratuko baitira lau euro horiek*. Aurtengo edizioan minbizia da kausa, Minbiziaren Aurka Aukera Berriak leloarekin. Kanpainari soinu banda jarriko dion abestia, nola ez, ETSren "Aukera Berriak"; eta aurtengo erronka, berriz, abesti horren erritmora eskuak altxatzea.

Minbiziaren Aurka Aukera Berriak: Bat egin eta lagundu!
BIZUM: 33478

* BIOEF fundazioaren bidez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena