22:31

Ganbarazaleak

Ganbarazaleak

Irungo Gordailua, 65.000 'altxor' biltzen dituen ganbara erraldoia

L.A.

Gipuzkoako ganbara handienean izan da "Ganbarazaleak" saioa. 65.000 pieza etnografiko, artistiko eta historiko biltzen ditu Irungo Gordailuak.

1:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tamainak axolarik ez duela askotan entzun ohi den arren, argi geratzen da batzuetan esaera hori indar gabe geratzen dela zenbait kasutan. Izan ere, Gipuzkoako ganbara erraldoienean izan da aste honetako "Ganbarazaleak" saioa: Irunen dagoen Gordailua. 65.000 pieza etnografiko, artistiko eta historiko biltzen dituen biltegi erraldoia da, eta altxor horietako batzuk ezagutzeko aukera izan dute Pedro Mari Goikoetxeak eta Ainhoa Cigandak, Arte Ederretan doktorea den Urkiri Salaberriaren eskutik.

Lehenik eta behin, XIX.mendeko bi lorontzi handi ikusi ditugu Gordailuan. Napoleon III.ak Donostiari oparitutakoak dira bi pitxar hauek eta Sèvres-eko portzelanazkoak dira. Salgai ez dauden arren, 24.000 euroko prezioa izango lukete. Garai hartan, Lapurdiko kostaldean igarotzen zuen uda-garaia Napoleon III.ak Eugenia de Montijo bere emaztearekin; izan ere, Eugenia liluratuta geratu zen Biarritz aurrenekoz ikusi zuenean. Hori dela eta, udako egonaldi haietan Donostiara ere askotan hurbiltzen ziren eta hortik, Donostiarekiko lotura eta maitasuna.

XX. mende hasierako egurrezko taka-taka bitxi batzuk ere ikus ditzakegu Gordailuan. Antzina etxeetan zeuden objektu hauek tortura tramankuluak dirudite, baina haurrek ibiltzen ikasteko erabiltzen ziren.

Gipuzkoako ganbara handienetik gidatutako bisita honetan, bere birraitonaren koadro batzuk erakutsi dizkigu Urkiri Salaberriak, Elias Salaberria margolariarenak, hain zuzen ere. Bere obra gehienetan euskal gaiak izan zituen ardatz Lezoko artista honek, eta erretratu ederrak ere egin zituela frogatu ahal izan dugu "Ganbarazaleak" saioan.

Bisitarekin jarraituz, Gordailuaren erdi-erdian dagoen igerilekua zertarako erabiltzen duten ikasi dute ere Pedro Mari Goikoetxeak eta Ainhoa Cigandak. Arkeologiatik, indusketatik edota itsasotik iristen zaizkien pieza bereziak bertan, ur azpian, sartzen dituzte gatza kentze aldera: kanoiak, bale-hezurrak, erromatar garaiko piezak…

Ondoren, Irungo Porcelanas Bidasoa enpresak Gipuzkoako Diputazioari zorretan ordaindutako 7.000 piezako bilduma ikaragarri eta bitxia ere erakutsi digute.

Ostean, Gordailura iristen diren egurrezko objektu guztiek pasatu beharreko prozesu interesgarria ere ikusiko dugu: anoxia. Objektuak burbuila batean sartzen dute eta oxigenoa kentzen diote, nitrogenoa sartuz. Era honetan, objektuak barruan izan dezakeen edozein izaki bizidun hiltzen da. Ondoren, zaharberritzaileen eskuetara igarotzen dira objektuak.

Azkenik, zaharberritzaileen txokoa eta beraien lana zertan datzan ikusi dugu. Gordailuko ebakuntza-gelan egiten du lan Maite Fernandez Azkonak, eta, esan digunez, premiaren arabera zaharberritzen dituzte objektuak.

uzte objektuak.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena