Ganbarazaleak
Bitxikeria
G.U.
EITB
"Ganbarazaleak" saioak Gasteizen topatu du Lincoln Continental auto eder bat. Horrelako batean hil zuten John Fitzgerald Kennedy AEBetako presidentea 1963. urtean.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
John Fitgerald Kennedy, Ameriketako Estatu Batuetako 35. presidentea, tiroz hil zuten 1963ko azaroaren 22an. Dallas hiriko aireportutik erdigunera zihoan autoz Jacqueline emaztearekin, Texaseko gobernadorearekin eta segurtasuneko hainbat agenterekin, tirokatu zutenean. Lincoln Continental auto bat izan zen gertakari haren protagonista, eta Gasteizen topatu dute Pedro Mari Goikoetxeak eta Ainhoa Cigandak auto hari buruz asko dakien pertsona bat, "Ganbarazaleak" saioan. Izan ere, Aitor Triguerok aspaldiko autoen bilduma bikaina du, eta, tartean, Kennedy egun hartan zeraman autoaren berdina. "Ate suizidadun”" ibilgailua. Kennedyrena kabriolet erakoa zen, eta Triguerorena, berriz, kapotaduna, baina, gainontzean, berdinak dira bi ibilgailuak.
Ford Motor Companyren luxuzko autoa da Lincoln Continenal, luzea eta ederra. Bitxikeria gisa, aipatzekoa da aurreko eta atzeko ateetako bakoitza alde batera irekitzen dela, biak alde berera ireki beharrean. Horregatik, "ate suizidak" dituela esaten zaio; izan ere, segurtasun txikagoa ematen dute ate horiek, eta erraz egin zezakeen norbaitek bere buruaz beste ateak irekita.
Beraz, "ate suizidadun" ibilgailu batean erahil zuten JFK. Paradoxikoa, ezta?
adoxikoa, ezta?EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa