Gailurra Xtreme 3EM: Saioaren zazpigarren etapa | EITB Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

profila etapa7
0:31

7. etapa Biadoseko aterpetxea - Pineta

distantzia
41,8 km
desnibel positiboa
2.762 m+

Zazpigarren etapa honetan, aurrekoaren distantzia ia bikoitza egin beharko dugu. Biadoseko aterpetxea, zehazki, 1,722 metrotara kokatzen da eta lehen 2,5 kilometrotan 1.550 metrotara jaitsiko gara. Bertatik, 11 kilometroko igoerari ekingo diogu eta 2.330 metrotara iritsiko gara. Urditeto laku ingurua igaro eta beherantz egingo dugu 20,5. kilometroraino.

Bertatik, tentuz egingo dugu aurrera aldapa gogor bati aurre eginez, 28,5. kilometroan kokatuta dagoen ‘Gailurra Xtreme’ko anoa-postura iritsi arte. Segidan, martxa hartuta, ez dugu lasaitzeko tarterik hartuko gorantz jarraituko baitugu 32. kilometrora iritsi arte; hain zuzen ere, 2.155 metrotara. Bertatik, eta helmuga dugun Ordesa eta Monte Perdido Parke Naturalean kokatzen den Pinetara iritsi bitartean, geure gaurko helburua betetzat emateko eguneko bigarren aldapa gogorrari egin beharko diogu aurre.

etapa 7
  • Amaia Amaia
  • Maialen Maialen
  • Ana Ana
  • Arrate Arrate
  • Ane
  • Aierdi
  • Beronika Beronika
  • Iñaki
  • Apalantza
  • Kalderete
  • Larra
  • Nagore Nagore
  • Pata Pata
  • Unai Unai
  • Xabier Xabier
  • Irantzu
  • Iban Iban
  • Txomin
  • Ione Ione
  • Tanit Tanit
  • Edurne Edurne
  • Auxkin

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena