boxeo izarrak
Martxoak 4
EITB Media
Lomachenkoren azken borrokaldia eskainiko du Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen saioak.
Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioko zuzendari eta aurkezlea. Argazkia: EITB Media
Informazio gehiago (1)
Ukrainak hainbat txapeldun eman ditu. Gehienek euren herrialdea defenditzeko armak hartzea erabaki dute. "Boxeo Izarrak" saioak eurak omendu nahi ditu eta horretarako Vasil Lomachenkoren azken neurketa aukeratu dute.
Lomachenko bitan izan zen munduko txapeldun afizionatu mailan eta beste bi aldiz eskuratu zuen urrezko domina Joko Olinpikoetan. Profesional mailan, 13 aldiz izan da munduko gerrikoaren jabe hiru pisu desberdinetan. Norgehiagoka honetan, munduko txapeldun izandako Richard Commeyren aurka neurtuko ditu indarrak. Boxeolari afrikar honek 30 garaipen lortu ditu eta hiru neurketa galdu.
Bigarren borrokaldia, Jose Pedrazak eta Julian Rodriguezek jokatuko dute. Pedraza munduko txapeldun izan zen eta neurketa hau irabaziko balu, berriro emango liokete horretarako aukera. Rodriguez, ostera, inork ez du menderatu oraingoz, 21 borrokaldi egin ondoren.
"Boxeo Izarrak" gaur gauerdian izango da ikusgai ETB1en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa