Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea

Aitaren etxea

Tomas Agirre
Tomas Agirre
Anartz Zuazua

Inaxioren eta Karmeleren umetako laguna da Tomas. Familia behartsu batetik dator eta bere bizimodua ez da erraza izan. Aita Gerra garaian fusilatu zuten eta amak bizi osorako arrastoak utzi zizkion bost egun pasa zituen komisarian: besteak beste, betirako herren gelditu zen eta inoiz ez du horri buruz hitzik egin nahi izan. Baina horren ondotik, Tomasek lanean hasi behar izan zuen oso gaztea zela.

Gaur egun, herriko lantegian egiten du lan Inaxiorekin eta Karmelerekin batera. Bere borrokalari senaren ondorioz, laster bilakatu zen langileen ordezkari. Berarentzako Gerra ez da amaitu, gurasoei gertatutakoa mendekatzeko beharra sentitzen du. Gainera, injustizia gehiegi daudela uste du eta denei aurre egiteko zalantzarik ez du izaten inoiz. Tomas ezkonduta dago eta hilabete batzuetako umea dauka, eta arazoetan sartzeko duen erraztasunak zaila egingo du familia bizitza hori.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

telebista

- Pertsonaiak

1:58
AITAREN_ETXEA

Anartz Zuazua: 'Tomas da telesail honetan akzioa jartzen duena'

Aktore gisa, askotan tokatu omen zaio Anartz Zuazuari Guardia Zibilen aurrean ibiltzea eta "Aitaren Etxean" ere halaxe egin behar izan du. Anekdotaren bat ere kontatu digu.

EiTB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

0:22

EITBren Arreta Zerbitzu berria

EITB Media

900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena