cerrar buscador

Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea

Aitaren etxea

Don Pablo Ugalde
Don Pablo Ugalde
Patxi Santamaria

Herriko parrokoa da Don Pablo. Apaiz euskaldun honek badaki eliza eta boterea eskutik doazela, eta gogor lan egingo du bere artaldea hesiaren barnean mantentzeko. Jainkoaren eta Legearen arauak hausteak dakartzan arriskuei buruz ohartarazten ditu eliztarrak, eta baita bide zuzenetik joan daitezen aholkuak eman ere. Don Pablok abilezia dauka gerrako bi bandoen artean ibiltzeko, hori bai, boterea nork duen argi izanda.

Aitorlekutik informazio asko jasotzen du herritarrek pentsatzen dutenari buruz. Oso abila da eliztarren kulpak arintzen, batik bat emakumeenak. Otoitz batzuekin eta egindako kaltea konpontzeko promesa egin arazita lasaitzen ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

telebista

- Aitaren Etxea

2:26
AITAREN_ETXEA

'Aitaren Etxea'ko bere pertsonaia aurkeztu digu Patxi Santamariak

50eko hamarkadako ohiko apaiza izango da Don Pablo, Patxi Santamariak azaldu digunez. Gaur egungo pentsamendutik urruti xamar dauden ezaugarriak ditu eta distantzia mantendu behar izan duela dio.

Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.

Bisitatuena

1
kargatzen