Aitaren Etxea telesaileko pertsonaiak | EITB Aitaren Etxea

Aitaren etxea

Irene Egaña
Irene Egaña
Loreto Mauleon

Echeguiko alkatearen 17 urteko alaba da Irene. Haurra zenetik gusturago sentitu izan da mutilen jokoak eta ekintzak egiten. Neskentzako barnetegi batean sartu zutenetik, ordea, bere jokamoldea findu egin da, baina izpiritu iraultzaileak bere horretan jarraitzen du oraindik. Kanpoko itxura aldatu bada ere, barnean betiko gazte egosgogor, jakingura eta iraultzailea da, eta goi ikasketak egitearekin eta mundua ikustearekin egiten du amets. Hala ere, oso ona da itxurak egiten eta barnetegian jasotako hezkuntzak, edozein egoeratan bikain portatzeko baliabideak eman dizkio, bere alde inkonformista ezkutatuz.

Irenek ez du bere ama bezalako emakumea izan nahi. 50eko hamarkadan emakumeengan ohikoak ez ziren nahiak ditu. Etxeko arauen zorroztasunak ito egiten du eta ingurukoen pentsamoldeak ere ez dio laguntzen. Baina badaki nolako gizartean bizi den, badaki aitak ez duela unibertsitatera joaterik onartuko.

Horrez gainera, Martinekin erabat maitemindu da, bere familiarentzat batere egokia ez den mutilarekin. Harreman horren ondorioz, aitaren arauak hausten hasiko da eta askatasun ezaren aurka borrokan, baina zalantza eta zailtasun ugari izango ditu aurrean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

telebista

- Pertsonaiak

AITAREN_ETXEA

Debekatutako amodio bati eusteko ahaleginak egingo ditu Irene Egañak

Irene Egaña Echeguiko alkatearen alaba izango da 'Aitaren Etxea' telesailean. 50eko hamarkadan emakumeek aitari obeditu behar zioten beti, baita norekin maitemintzerik ez duen agindutakoan ere.

EiTB TALDEA

Batzen gaituzten emozioak

0:22

EITBren Arreta Zerbitzu berria

EITB Media

900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena