24 abesbatza, Euskal Herriko korurik onena izendatzeko lehian | Ahotsak EITB
1972. urtean sortu zen ofizialki Etxarri Aranazko Abesbatza. Halere, jatorrian, XIX. mendean herriko elizkizunetan abesten zuen korua dago. Haren ondorengoa dela esan genezake.
Azken bost hamarkadotan, 600 kontzertutik gora eskaini ditu eta hainbat sari irabazi ere. Aipatzekoa da Tolosako Nazioarteko Lehiaketan 1973an irabazi zuten lehen saria, ahots zurien kategorian. Errepertorio zabala dauka, errenazimendutik hasi eta musika garaikideraino. Zenbait orkestrekin batera ere aritu da, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, 'La Pamplonesa' musika taldearekin edo Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin, esate baterako.
Alicia Armendariz da zuzendaria, eta 'Ahotsak' saioan Mikel Jauregik egingo ditu bozeramaile lanak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa