Euskal Herriko 101 gaztelu | Abenturazko realitya 2013 | EITB 101 Gaztelu

101 Gaztelu
6. saioa
'101 gaztelu' saioaren 6. atalean, Manu Maritxalarrek egindako akatsaren ondorioz galdu du, berriz ere, talde beltzak. Horrek tentsio handia sortu du.
Informazio gehiago (1)
Bilauek galdu dute '101 gaztelu' saioko seigarren ataleko jokoa. Beste behin ere, Manu Maritxalar kapitainaren hanka-sartzea izan da tartean, eta horrek haserrea piztu du taldekideen artean. Laugarrenez, Kontseiluari egin behar izan diote aurre; Koldok jaso du boto-kopuru handiena, eta etxera bidali dute irundarra.
Baina has gaitezen hasieratik. Artaxoako hesian eman dute gaua lehiakideek. Bilauek auto-karabanan egin dute lo, eta Zaldunek, berriz, kale gorrian. Hotz izan arren, Mikel Elizegik gaua alaitu die talde gorriko kideei.
Egunsentian, Erriberrirako bidea hartu dute bi taldeek, bertako gazteluan jokatzekoa baitzen seigarren armarria lortzeko lehia. Aurreko egunean Mireni agur esan zioten Zaldunek, baina Erriberrira heldu orduko, lehiakide berri batekin egin dute topo, Alazne iruindarrarekin, hain zuzen ere.
Joko ikusgarria eta azkarra izan da aste honetakoa. Talde gorriak berehala bukatu du lana, baina beltzak ez du zorte bera izan. Manu Maritxalarren hanka-sartzea dela eta, Zaldunek erraz eskuratu dute seigarren armarria. Horregatik, sekulako liskarra sortu da Manu Maritxalar eta Ikerren artean, eta ika-mika horrek ondorioak izango ditu aurrerantzean taldearen barnean.
Kanpalekura iritsitakoan, lasaitasuna izan da nagusi gorrien artean. Mikel Elizegirekin bazkaldu, eta Imanolen istorioak entzuten aritu dira arratsaldean. Gainera, talde beltzak gasik ez zuelako jan ezin izan zuen oilaskoarekin afari ederra prestatu du Mikel GoƱik taldearentzat. Zaldunen artean, barreak eta txantxak izan dira nagusi, Bilauen kontura.
Bilauek, aldiz, ez dute eguna hain lasai igaro. Euren laugarren kontseiluari egin behar izan diote aurre, eta horrek lehenengo hausturak eragin ditu taldearen barnean. Bozketaren orduan, Koldok jaso du boto gehien, eta irundarra etxera joan da.
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar