11:00

telebista

Gaur gauean

Athletic - Helsinki partida, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Ostegun honetan, kirolarekin egingo dute bat ETB-1ek eta eitb.com-ek. Arratsaldean pilota eta 21:00etan futbola.

00:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegunean, San Mamesen jokatuko den Athletic eta Helsinki taldeen arteko Europa Leagueko partida eskainiko du ETB-1ek  eta eitb.com-ek zuzenean. Gaueko 21:00etaik aurrera bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek Bilboko zelaiarekin eta Txemi Galarragak, Angel Garitanok eta Jorge Cerratok egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.

Aurretik, Bilboko pilota jaialdiaren berri ere emango du ETBk eta hiriburuko pilotalekuarekin bat egingo du arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hasteko, Olaetxea- Otxandorena eta Idoate- Larrinaga bikoteek jokatuko dute lehenengo partida eta ondoren, Irujo- Barriola eta Bengoetxea VI- Apraiz bikoteek jokatuko dute txapelketako partida. Jardunaldiko azkeneko norgehiagoka, Ongay- Arruti eta Tainta- Aretxabaleta bikoteen artekoa izango da. Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Koldo Aldalurrek emango dute pilota jaialdiaren berri ETB-1en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena