telebista
ETB2
EITB Media
1995eko irailaren 19an estreinatu zen "La Noche de…", eta ordutik asteartero izango da ikusgai Felix Linaresen gidaritzapean. Saioak 1.500 atal betetzen dituen eguna izango du azkena. Félix Linares berak izango du ordezko aurkezlea aukeratzeko ardura, eta horretarako castinga jarriko dute martxan.


Informazio gehiago (1)
Astearte honetako (martxoak 14) "La Noche de…" saioan albiste garrantzitsu baten berri eman du Félix Linaresek: datorren apirilaren 11n programa aurkezteari utziko diola, hain zuzen. ETB2ko zinema saioa 1995eko irailaren 19an hasi zen emititzen, eta ondoren eman ohi den pelikula aurkeztea zuen helburu. Baina urteak igaro ahala, izaera propioa garatu du eta atal berriak erantsi ditu. Ibilbide luzeak eta audientziaren babesak zinema munduko beste hainbat alor jorratzera bultzatu dute saioaren lantaldea. Saioak 1.500 atal betetzen dituen eguna izan da Félixen azkena.
28 urteko ibilbidea osatu du Félix Linaresek "La Noche de…" saioan. Zinema munduko daturik harrigarrienak, istoriorik dibertigarrienak, eta pasadizo eta bitxikeria paregabeak kontatu dizkigu asteartero, hutsik egin gabe. Hala, ETB2ko erreferentziazko saioa bihurtu da.
Entretenitzeko eta dibertitzeko xedea galdu gabe, audientziarentzako ezezagunak diren zinemaren inguruko milaka datu eman ditu saioak, eta horrela, ikus-entzuleen ikusmina piztea lortu du.
Bere ordezkoa aukeratzeko casting deialdia zabaldu du Félix Linaresek. Hautagaiei egingo dizkieten elkarrizketa onenak programan erakutsiko dituzte datozen asteetan, eta azken erabakia Felixen esku egongo da. Apirilaren 11an jakingo dugu nor den.
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar