09:43

telebista

22:30ean

Seul hirira egingo du bidaia gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioak

EITB Media

Hego Koreako hiriburua bisitatuko dute Arantzazu Fuertes kazetariak eta Juan Sisto kamerariak, bertan bizi diren Leire, Iñaki, Adrian, Andrea eta Unai euskaldunen eskutik.

  • ''Vascos por el Mundo'' saioaren irudia, Seulen

    "Vascos por el Mundo" saioaren irudia, Seulen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande honetan, azaroak 6, Seul hirira egingo du bidaia "Vascos por el Mundo" saioak, Hego Koreara. Arantzazu Fuertes kazetariak eta Juan Sisto kamerariak munduko hiririk jendetsuenetako bat bertatik bertara ezagutuko dute, han bizi diren Leire, Iñaki, Adrian, Andrea eta Unai euskaldunen eskutik.

Teknologia mailan herrialde aurreratuenetako bat da, eta tradizioa iraganeko harribitxi gisa gordetzen dute. Hala, milaka urteko tenplu eta jauregiak bisitatuko dituzte, planetako zibilizazio zaharrenetako baten historia gertutik ezagutzeko. Hiriaren bizitasunean murgildu, eta bertako merkatuetan ere izango dira hainbat jaki probatzeko: larba egosiak, Koreako barbakoa tradizionala eta olagarro bizi baten garroak, besteak beste.

Seuletik 50 kilometrotara ere egingo dute ibilaldia, munduko muga militarizatuena ikusteko: Hego Korea eta Ipar Korea banatzen dituen 238 kilometrokoa.

Hongdae auzoan ere izango dira lantaldeko kideak, hiriko auzo unibertsitarioan; eta KPop musikan murgilduko dira, jarraitzaileen artean grina pizten duen fenomenoan. Nola ez, karaoke ezagunetan ere arituko dira aste honetako programan.

"Vascos por el Mundo: Seul" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena