telebista
22:00etan
EITB Media
Ainhoa Vitoriak aurkeztuta, Gaztea 303030 esperientzien baitan eskainitako emanaldiak izango dira ikusgai.
Informazio gehiago (2)
Gaur, martxoak 27, "Oholtzan" saioak bi emanaldi berezi eskainiko ditu Gaztearen 30. urteurrenaren harira. Ainhoa Vitoriaren eskutik, Izarok eta En Tol Sarmiento taldeak Gaztea 303030 egitasmo bereziaren baitan eskainitako kontzertuak izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 22:00etatik aurrera.
Izaro Andresen kontzertuarekin hasiko da musika gaua. Iker Lauroba eta Garazi Esnaola musikariekin eta abesbatz batekin aritu zen Donostiako San Telmo museoan joan den martxoaren 1ean. Kontzertuaz gain, Ainhoa Vitoriak Izarori egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango dugu.
Ondoren, ETS taldeak urtarrilaren 30ean Gasteizko ur biltegi zaharrean eskainitako kontzertua emango du "Oholtzan" saioak. Bertan, euren kanta esanguratsuenak abestu zituzten, tartean, "Egingo dugu eztanda", "Aukera berriak" eta "Heldu da garaia" oihartzun handiko doinuak. Azken kanta honetan Maren abeslariarekin laguntza izan zuten.
"Oholtzan" saioa gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa