telebista
20:00etan
EITB Media
Irantzu Azkona, Maximo Letona eta Maite Beitia izango dira Joseba Arguiñanoren anfitrioiak edizio berri honetan.
Gipuzkoako Eskoriatza herriko Marin elizatean izango da Joseba Arguiñano. Irudia: EITB Media
Informazio gehiago (2)
"Historias a Bocados" saioak Gipuzkoako Eskoriatza herria osatzen duten zazpi elizateetako bat bisitatuko du gaur. Joseba Arguiñanok Marin ezagutuko du Irantzu Azkona, Maximo Letona eta Maite Beitiaren eskutik.
Irantzuk 38 urte ditu eta bertako auzo-alkatea da. Joseba Arguiñano paseatzera eramango du, eta Santa Maria Magdalena parrokian egingo dute geldialdia. Elizaren garaiera eta itxura ikusita, gotorleku defentsiboa dirudi. Pikotak ezagutuko dituzte; antzina, zitalkeriagatik kondenatuak ziren pertsonak bertan lotzen zituzten. Bazkaltzeko, Irantzuk gazta tarta marmeladarekin eskainiko dio Josebari, eta dastatzen duten bitartean, Gipuzkoako bazter honetan zer nolako bizimodua egiten duten kontatuko dio.
Bigarren protagonista 74 urteko Maximo Letona izango da. Josebak egurra mozten aurkituko du Maximo; aurkezleak hesola batzuk egiteko prozesuan lagunduko dio. Ondoren, Josebak gnochiak abakandoa eta itsaski saltsarekin egingo ditu baserriko sukaldean.
Azken anfitrioia Maite Beitia izango da eta bere etxeko sukaldean elkartuko da Josebarekin. Bere aita Tomas, ehiztaria zena, eta ama Josefina omentzeko plater bat prestatuko du emakumeak: Maringo usoa Josefinaren estilora. Amaitzeko, Maitek eta Josebak herriko paisaian ikusten diren berde-tonu ezberdinak margozten saiatuko dira.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa