00:20

telebista

Astelehenetik ostiralera

'Ahora' saio berria, Adela Gonzalezen eskutik

eitb.eus

Erredakzioa

18:45etik 21:00ak arte izango da ikusgai programa berria ETB2n.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Ahora' aktualitatean oinarritutako saioa estreinatu du Euskal Telebistaren bigarren kateak. Gizarte gaiak landtzen ditu Adela Gonzalezek aurkezten duen programak, eta astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 18:45etik 21:00ak arte.

Zazpi erreportariren laguntzarekin, Euskal Herrian barrena gertatzen dena pantailaratuko du ETB2k 'Ahora' saioaren eskutik. Testigantzak bilduko ditu programak, gizarte gaiak lantze aldera. Aditu talde batek ere hartuko du parte 'Ahora'n, eguneko gaien analisia egiteko.

Hiritarren bisita izango du egunero Adela Gonzalezek, Jurado Popular izeneko tartean. Euren iritzia emango dute saioa hasi aurretik, eta, gaiak lantzen diren heinean, euren ikuspuntua aldatzen joango den ikusiko dugu.

Astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 'Ahora' ETB2n, 18:45etik 21:00ak arte.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena