telebista
ETB2n
Irailaren 21etik aurrera, Reyes Pradosek aurkeztutako saioak Andaluziara joango diren 8 euskaldunen eta Euskadira datozen 8 andaluziarren gorabeherak erakutsiko dizkigu.
Informazio gehiago (1)
Irailaren 21ean, astelehena, 'Tú al Norte y yo al Sur' izeneko realitya estreinatuko du Euskal Telebistaren bigarren kateak. Euskal talde baten eta andaluziar baten bizipenak umorez jorratuko dute saioan.
8 euskaldun Andaluziara joango dira eta Andaluziako 8 lagun Euskal Herrira etorriko dira aldi baterako eta helburu argi batekin; andaluziarrik euskaldunena eta euskaldunik andaluziarrena izatea, alegia. Hona hemen euretako bakoitzaren aurkezpena:
Euskaldunen taldea:
Andaluziarren taldea:
Bi herrialde horien artean dagoen aldea hain handia den ala ez erakutsiko dute saioan. Talde bakoitzak anfitrioi bat izango du: Gorka Aguinagalde aktorea Euskal Herrira datozen andaluziarren anfitrioia izango da; Natalia Roig aktorea, berriz, Andaluziara doazen euskaldunena.
Atal bakoitzean, hainbat proba egin beharko dituzte lehiakideek, eta herritarrek seme/alaba kutun izendatuko dute horietako bat, eta hari emango dizkiote herriko giltzak eta azken saria.
Ez ezazu galdu 'Tú al norte y yo al sur', irailaren 21ean, ETB2n.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa