13:03

telebista

Audientzia

MSK Zilina-Athletic partida, audientzia buru, % 25,2ko kuotarekin

EITB

Norgehiagokaren zuzeneko emanaldia bere ordu-tartean nagusi izan zen, 320.000 ikus-entzulerekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

MSK Zilina-Athletic norgehiagokaren zuzeneko emanaldia bere ordu-tartean audientzia buru izan zen, % 25,2ko audientzia-zatiarekin. Eguneko bigarren emanaldirik ikusiena izan zen, 'Teleberri'ren lehenengo edizioaren atzetik, albistegiak % 26,2ko audientzia-zatia lortu baitzuen asteartean.

Europa Ligako sailkapen faseko partidaren emanaldiak 320.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin-eremuan. Joaneko partida galdu ondoren, datorren astean jokatuko den itzuliko partidak ikusmin handia izango du jarraitzaile zuri-gorrientzat, eta ETB1ek San Mamesetik zuzenean eskainiko du norgehiagoka erabakigarria, ostegunean, 20:45etik aurrera.

g>etik aurrera.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena