telebista
22:15ean
A.H.
EITB
Iñaki Lopezek Juanitoren alde ezkutuena ezagutuko du: etxezalea eta emaztearen konplize eta laguna da, eta seme-alabekin harro dago.
Iñaki Lopez eta Juanito Oiarzabal
Informazio gehiago (1)
Gaur gauean, Iñaki Lópezek gertutik ezagutuko du Juanito Oiarzabal. 58 urterekin, inoiz baino gazteago sentitzen dela dio mendizale gasteiztarrak. Horregatik, gogotsu ari da entrenatzen, hamalau zortzimilakoak bigarren aldiz igotzeko proiektua egiteko asmoz. Tontorrik baxuenak falta zaizkio soilik, eta, lortuz gero, erronka hori egiten duen munduko lehena izango da.
Aste honetan, Betoñun izango dute hitzordua. Iñaki Lopezek Juanito eta Araceliren etxean jarriko du kanpamentu nagusia, eta, Juanitoren gidaritzapean, Gasteizko hainbat leku bisitatuko dituzte, oinez eta bizikletaz: haurtzaro garaikoak, rokodromoa... Eta Ariznabarrako lagunekin mus partida jokatuko dute.
Ibilbide horretan, Juanitoren alderik ezagunena ikusiko dugu, baina familia giroan nola moldatzen den ere jakin nahiko du Iñakik: etxezalea eta emaztearen lagun eta konplize izateaz gain, seme-alabekin harro dagoela ikusiko dugu. Lagunekin egoteko tartea ere hartzen du, eta Martin Fiz korrikalaria dugu horietako bat.
Osteguneko saioan, gainera, Juanitoren telebista ibilbideaz arituko da Iñaki Lopez Txema Montoia 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren zuzendariarekin, eta Juanitoren azken proiektuak ezagutuko dituzte.
'Iñaki & Cía' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa