Arcelorrek Zumarragan zituen pabilioietan lantegi berria zabalduko du Bidasoa Metal 78k enpresak. Ekonomia zirkularrean oinarritutako jarduera berri horrek 40 lanpostu berri sortuko ditu, Jose Antonio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak azaldu duenez.
Zumarragan auto hibrido batek etxe baten kontra jo eta erabat kiskali zen istripuan hildako bat izan zen. Horren ondorioz, ibilgailu horien segurtasunari buruzko eztabaida piztu da beste behin. Gero eta auto elektriko gehiago daude, baina horiek su hartuz gero itzaltzeko modua aldatu egin da.
Parte-hartzaileek zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako Izua, azken hori eguneko azken kilometroetan. Igoera horren gainean, hala diote antolatzaileek: "Hor erabakiko da, zalantzarik gabe, etapako garailea, eta sailkapen nagusiak ere aldeak izango dira".
Zaballako Espetxe Zaintzako Batzordeak hala erabakita, joan den asteko astelehenetik zegoen hirugarren graduan Zumarragako presoa, baina Audientzia Nazioanaleko Fiskaltzak helegitea jarri zuen erabakiaren aurka, eta astelehenean espetxera itzuli behar izan zuen.
Lasterketako 64. ekitaldia ostegunean aurkeztu dute. Apirilaren 7an hasi eta 12an amaituko da, ohi bezala sei etapa izango ditu, eta, txirrindulariek, guztira, 27 igoera puntuagarri egin beharko dituzte; horietako lau 1. mailakoak izango dira, eta hiru azken etapan egin beharko dituzte.
Epailearen arabera, ez da frogatuta geratu epaitutako adingabeek jazarpena egin ziotenik ikaskideari eta, ondorioz, haren osotasun morala kaltetu zutenik. Epaia ez da behin betikoa, eta helegitea jartzeko aukera dago.
Aurten ere, bi herrietako kaleak jendez bete dira. Eguneko protagonista nagusiak gure baserritarren ganadua eta produktuak dira. Guztira 350 postu daude.
Bere lekua Aitor Elordik beteko du. Tolosarra izango da Erik Jakaren aurkaria, arratsaldean, Zumarragan, jokatuko den partidan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Jokin Altunak eta Erik Jakak Lau t'erdiko txapeketako 3. eta 4. postuetan sailkatzeko partida jokatuko dute azaroaren 17an, Zumarragan. Hantxe hautatu dute hitzordurako materiala. Pilotak aukeratuta, EITB Mediarekin hitz egin dute.
Dani Garcia Olympiacoseko jokalariak eta Eibarko zein Athleticeko futbolari ohiak elkarrizketa egin du EITB Median. Grezian daramatzan lehen hilabeteei buruz hitz egin du. Horrez gain, Athleticez ere mintzatu da, eta San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finalari ere erreferentzia egin dio.
Josteko zaletasuna duten 15 emakumek trena hartu eta Legazpi eta Donostia arteko bidea egin dute kakorratz-lanetan. Treneko lehen bagoian topatu dugun Gemma Landa bergararrak kontatu digu josteak erretzeari uzteko eta dieta egiteko balio izan diola
Ezpata-dantza protagonista izan arren, erromeriaz gozatu dezakete herritarrek Santa Isabel egunean. Agus Barandiaran eta Anabel Arraizak ez dute galdu nahi izan, horregatik, Antio ermitan eguna agurtu dute musika eta dantza bidez.
Zumarragako Antio ermita kanpoaldean 400 lagun inguru elkartu dira herri-bazkaria aitzakia izanda. Ezpata-dantzaz disfrutatu ostean, giro ederra nabari dute Anabel Arraiza eta Agus Barandiaranek. Zein da menua? Nola daramate eguna?
Egun garrantzitsua da Zumarragan. Antton Fernandez ezpata-dantzari ohia izan ez ezik, bertsozalea ere bada, eta horregatik, bertsoa bota dio Santa Isabel egunari. Antioko ermitan. Aitor Mendiluze eta Nerea Elustodorekin egin dugu topo, biek ere bertsoa eskaini diote uztaileko data bereziari.
Irrintzi dantza taldeak eta Antziñako Ama taldeko txistulariek ezpata-dantza eskaintzen dute Antioko baselizan. Lehenengo dantza ermita barruan, meza-nagusia izan aurretik; eta bigarrena, kanpoaldean, aurreskuarekin batera. Dantzariek zein bertaratutakoek emozioz beterik bizi dute ekitaldia.
Athletic eta Eibar taldeetako jokalari ohiak denboraldi baterako kontratua sinatu du Olympiakosekin. Zumarragakoa berriz egongo da Jose Luis Mendilibarren aginduetara.
Zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu du, larunbat goizaldean izandako euriteek eragindako kalteak konpondu ondoren. Zaparrada iraunkorrek larrialdi zerbitzua ixtea eragin zuten.
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua itxita dago larunbat honetan, azken orduotako prezipitazio iraunkorren eraginez erizaintzako kontrolaren sabaia ura iragazita kaltetu ostean.
Urretxuko eta Zumarragako hamaika ikasle, 14 eta 16 urte bitarteko bederatzi gizonezko eta bi neska, ateak itxita epaitzen ari dira Donostiako Adingabeen Epaitegian ustezko 'bullying' kasu horrengatik.
Biktima bitan bere buruaz beste egiten saiatu zen jazarpenaren ondorioz. Fiskaltzak uste du eskolak "utzikeriaz" jokatu zuela kasuaren aurrean. Hala, arduradun zibil jo ditu gurasoak eta Eusko Jaurlaritza, zentroaren jabe den heinean.
Fiskaltzak uste du eskolak "utzikeriaz" jokatu zuela kasuaren aurrean. Hala, arduradun zibil jo ditu gurasoak eta Eusko Jaurlaritza, zentroaren jabe den heinean.
Oso txikia zela, amamarekin mezetan zela deskubritu zuen Oier Gastonek instrumentu hau, eta zirrara berezia sortu zion. 17 urte ditu orain, eta organoa jotzeaz gain, musika tresna honetarako obrak ere konposatzen ditu.
Capital Energy enpresaren Buruzai proiektua ofizialki aurkeztu dute jada; abenduaren 15ean argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta, horrela, hilabeteko epea zabaldu zen proiektuari helegiteak aurkezteko. Hain zuzen, horretarako deia egin diete udalei eta herritarrei.
Euripean, bere jantzirik onenak erakutsi ditu beste behin azokak. Aurten, baserritarrek garestiago jarri behar izan dituzte produktuak. 124 zaldiburu aurkeztu dira aurten.
Ganadu eta ezti lehiaketak, Arabako Errioxako urteko ardo azoka eta dastaketa eta herri kirolen, artzain txakurren eta idien erakustaldiak dira 2023ko Santa Luzia Azokaren erakargarri nagusiak.
Partida berdinduta joan da lehen tantoetan, baina Peñak zuloa egin du markagailuan 10-17 aurreratuta. Jakak ez du amore eman, eta 19na jartzea lortu du, baina urdina nagusitu da azkenean.
Jon Ander Peñak hirugarren postuan amaitu du Lau t'erdiko Txapelketa. Peña II.ak mendean hartu du Erik Jaka, 19-22ko emaitzarekin, 3. eta 4. postuak zehazteko partidan. Norgehiagokako azken tantoa bideoan duzu ikusgai.
Zumarragako noranzkoan izan da istripua, Aizpurutxo auzoaren parean, eguerdian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, moto batek istripua izan du, eta atzetik zihoan autoak motozalea harrapatu du. Moto-gidaria zaurien ondorioz hil da. GI-631 errepidea bi norabideetan itxita egon da.
Erasoa azaroaren 1ean gertatu zen Bruselako Molenbeek auzoan. Gazteak zauri larriak ditu aurpegian eta hezurrak hautsita buruan. Eragindako koma egoeran dago.
Zumarragako 19 urteko mutil bat jipoitu dute 30 pertsonak Bruselan (Belgika), eta koma egoeran dago. Herritarrak saminduta daudela adierazi du Mikel Serrano alkateak, eta Udalaren laguntza osoa helarazi dio familiari.
Erasoa azaroaren 1ean gertatu zen, metroko geltoki baten kanpoaldean, Bruselako Molenbeek auzoan. Aurpegian eta buruan hainbat haustura ditu, eta bere bizitza arriskuan dago.
11:45 aldera jaso dute abisua 112 zerbitzuan. Zumarragako futbol zelaira eraman dute helikpteroz emakumea eta handik Zumarragako Ospitalera, anbulantziaz.