Barandikak eta Lopezek Goitia eta Del Rio gainditu dituzte bi setetan, Del Rioren lesioak baldintzatutako partidan. Atzelari arabarrak erretiratu behar izan du eta bere ordez Aldazabal gaztea atera da.
Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketaren aurtengo edizioan VAR bideoa arbitrajea jarri dute martxan, eta Antxon Alberdi da epailea. Lanaren inguruko xehetasunak kontatu ditu bideo honetan.
Txapelketan, 19 partida izango dira, urriaren 28an hasita. Neurketak astelehenez jokatuko dira, finala salbu; hori igandez jokatu dute, otsailaren 16an. Partida guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
Goitia eta Del Rio gainditu dituzte bi setetan, Del Rioren lesioak baldintzatutako partidan. Atzelari arabarrak erretiratu behar izan du eta bere ordez Aldazabal gaztea atera da.
Gernikako aurrelariak txik-txak ederra egin du, pilota errebotetik arrastaka ateratzea lortuta, aurkariei erantzuteko aukerarik eman gabe. Tanto garrantzitsua izan da; horri esker, bigarren setean 11 tantora berdindu baitute neurketa.
Atzelari gasteiztarrak mina sentitu du izterrean hasierako tantoetan eta azkenean, lehen seta 13 eta 8 zela, bere lekua 17 urteko Ortzi Aldazabali utzi behar izan dio.
Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 21:45etik aurrera. Bi bikoteak txapelketatik kanpo daude dagoeneko, ez dutelako finalaurreko ligaxkarako sailkatzea lortu.
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen zehaztuta dago, dagoeneko, zein lau bikotek jokatuko duten urtarrilaren 6an hasiko den finalerdietako ligaxka: A multzoan, Urreisti-Gorka eta Laduche-Manci sailkatu dira, eta, B multzoan, aldiz, Erkiaga-Ibarluzea eta Urrutia-Basque.
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Paueko gabonetako zesta txapelketaren 15. edizioa. Gernikarrek lehen seta 15-10 irabazi zuten. Bigarrenean, baina, 12-15 gailendu ziren Johan eta Basque. Azkeneko joko erabakigarrian 5-4 nagusitu ziren Barandika eta Lekerika.
Ostegun goizean aurkeztu dute Berriatuan Master Series zesta-punta txapelketa. Abenduaren 27an, eta urtarrilaren 3an eta 10ean jokatuko dute. Emakumezkoen denboraldiko lehen txapelketa izango da.
Laduche-Manci bikotea 2024-2025 Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan egongo da. Goitiaren eta Del Rioren aurka lortutako garaipenarekin (15-8 eta 15-5) ziurtatu dute finalerdietarako txartela.
Atzelari mutrikuarrak, Ludovic Laducherekin batera, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkarako sailkatzea lortu du, Alex Goitia eta Julen del Rio bi jokotan menderatuta.
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik bi jokotan menderatu dituzte, 15-8 eta 15-5, Alex Goitia eta Julen del Rio, eta, hala, A multzoan finalerdietako ligaxkarako jokoan zegoen txartela eskuratu dute; Goitia eta Del Rio aukerarik gabe gelditu dira.
Aktore ospetsua Euskal Herrian dabil, egun hauetan, lagun batzuekin, eta Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan izan da, Eusko Label Winter Serieseko zortzigarren jardunaldian. Eva Isantak esan digu "engainatuta" joan dela, baina "giro ederra" nabarmendu du.
Eusko Label Winter Seriesen, finalerdietako ligaxkari begira, txartel bakarra dago oraindik esleitu gabe, eta, lehia horretan, Goitiak eta Del Riok eta Laduchek eta Mancik osatutako bikoteek jokatuko duten partida erabat erabakigarria izango da. ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 21:45etik.
Laduchek eta Mancik bizirik jarraitzen dute 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketan, Barandikaren eta Lopez garaituta (15-11 eta 15-14). Porrota jasota, Barandika eta Lopez kanporatuta geratu dira.
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik, Eusko Label Winter Seriesen Xabi Barandika eta Imanol Lopez mendean hartuta, nabarmendu dute lortutako garaipena oso garrantzitsua dela, finalerdietako ligaxkan izateko aukerari eutsi baitiete.
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik balio handiko garaipena eskuratu dute, Eusko Label Winter Seriesen, Barandika-Lopez aurkari. Ez galdu partidako tantorik onena, ikusgarria izan baita.
Getariarrak eta mutrikuarrak, A multzoan, Goitia-Del Rio bikotearekin izango dute jokoan finalerdietako ligaxkan sartzeko txartela. Urreistik eta Gorkak bermatuta dute sailkatzea, eta Barandikak eta Lopezek ez dute inolako aukerarik ligaxka horretan aritzeko.
Ematen zuen Laduchek eta Mancik hamaikagarren tantoa zutela, lehen jokoan, baina Zalantzen Txokoak Barandika-Lopez bikoteari ema dio, 10-10ekoa jarrita. Pilotak Manciren saskian punpa egin du.
Xabi Barandika eta Imanol Lopez 3-2 irabazten ari zirela, Ludovic Laduche pilota saskian jasotzen saiatu da; ez du lortu, baina pilota ukitu du, eta, hortaz, hirugarren epaileak Barandika-Lopez bikoteari eman dio tantoa.
Mikel Mancik, kantxaratu aurretik, aldagelan, Ludovic Laduche bikotekideak eraman dion tarta bat jaso du, hogeita bost urte bete dituen egunean; mutrikuarrak Barandika-Lopez bikotea nahi du menderatu, ospakizuna biribiltzeko.
Gernika-Lumoko zestalariak eta Imanol Lopezek txapelketako bikote faboritoetakoa osatzen dute. Lehenengo partida galdu egin zuten, baina badute hori konpontzeko aukera, Jai Alai pilotalekuan.
Aitor Txurruka Volo elkarteko kidea da, eta, hainbat eragilerekin batera, plastikozko xisterak sortzea lortu dute. Orain, aurrerapauso bat ematea dute helburu, seniorrentzat plastikozko zesta berri bat sortuta.
Slam, Master eta Series mailetako txapelketak jokatuko dira 2025ean zehar. Lauko finala Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatuko da, urrian. Finala EITB Median izango duzu ikusgai.
Astearte honetan Donibane Lohitzunen egindako aurkezpenean azaldu dutenez, Jai Alai Ligak Floridan jokatuko du jaialdietako bat. Ligako finala EITB Median izango duzu ikusgai.
Sarako (Lapurdi) Eskutik kooperatiba barrutik ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Pilotak, zestak eta xisterak nola egiten dituzten azaldu digute. Lanbideak urteetan zehar irautea nahi dute, eta horrexegatik ari dira lanean.
Abenduaren 8ko "Helmuga" saioan Eskutik kooperatibako zestagileak izango dira protagonista. Zesta-puntako saskiak egiten dituzte, eta gertutik ezagutu dugu haien lana. "Helmuga", igande honetan izango duzu ikusgai, 11:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.