Mikel Pagadi Pabi Astondoarekin izan da Zeanurin "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Segalaria da Pabi, eta harekin ikasi du Pagadik segan egiten. Hori bai, belarretan entrenatu ordez, lurrean egiten du, harriaren gainean. Gernikako sofakideek badute zerikusirik Pabirekin.
Zuriñe Zeanurin bizi den euskaldun berria da. Monologoetan eta antzerkietan parte hartzen du, baina baita jaietako play-back txapelketan ere. Etxera gonbidatu du Miren, eta mikrofonoak aurrean jarrita, Azucar Morenoren 'Bandido' kantaren play-backa egin dute, soineko eta peluka beltzak jantzita.
75 urte ditu Pabik eta, oraindik, sega txapelketetan dihardu. 2024an Leaburun irabazitakoa da da azken txapela. Bere teknika eta sekretu guztiak erakutsi dizkio Pagadiri, biek ala biek, zapia buruan jarrita, eta korapiloak ondo lotuta!
Josefina Igorrekoa da eta Zeanurira ezkondu zen, Enrike senarrarekin. Berak eskatu omen zion ezkontzeko, zazpi urtez elkarrekin ibili ostean. Garai haiek gogora ekarri ditu Josefinak, baita lehen musua ere. Apaizarengana konfesatzera joan omen zen Enrike!
Bibiñe, energiaz beteriko emakumea, ezagutu du Mirenek. Zeanuriko hizkera ezagutuko du berarekin, baita amarengandik jasotako hainbat esaera zahar eta kontu ere.
Pagadik ardiak kortaraino gidatzen lagundu dio Enrikeri. 81 urte ditu Enrikek eta 10 zituenetik da artzaina Gorbeian. Otsoak ardiak zauritu dizkio eta, hori ekiditeko, hainbat metodo bururatu zaizkio: gauean irratia piztuta izatea eta goizaldean, bi aldiz, petardoak botatzea.
Gizonezkoetan, Luca Del Pero italiarra nagusitu da, Manuel Merillas eta Lorenzo Rotaren aurretik. Emakumezkoetan, Daniela Oemus joan da hasieratik lasterketaren buruan, baina azken kilometroan Julia Fontek harrapatu du, eta horrek irabazi du. Onditz Iturbe arratiarrak hirugarren postuan amaitu du.
Javier Zabala izan da Anboto taldearen ordezkaria Bizkaia Torneoko Lau t'erdiko partidan. Joseba Ezkurdiaren aurka galdu arren, sakez horma-bikoa eginda tanto ikusgarria egin du. Oiz taldea sailkatu da finalerdietara, Anboto 3-0 menderatuta.
Gaur "ETB Kantxa" zuzenean Zeanuritik emango da ETB1-en eta eitb.eus-en. Bizkaia Torneoaren neurketa honetan Altuna III - Rezusta / P. Etxeberria - Martija egongo dira aurrez aurre.
SOS Deiak-112 zerbitzura egindako dei batek Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi die mendi-lasterketa horretan parte hartzen ari zen atleta bat ondoezik zegoela. Korrikalaria helikopteroan eraman dute Zeanuriko kanpaina-ospitalera.
600 korrikalarik hartu dute parte Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioan. Clementine Geoffrayk irabazi du emakumezkoen mailako lasterketa, eta Alain Santamaria izan da nagusi gizonezkoen mailan. Biek, gainera, errekor berriak ezarri dituzte.
Alain Santamariak irabazi du gizonezkoen mailako lasterketa eta Clementine Geoffray izan da nagusi emakumezkoen mailan. Biek ala biek, probako errekorrak ezarri dituzte.
Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioa ospatuko da larunbatean eta, iaz bezala, Skyrunner World Series-erako puntuagarria izango da. 32 kilometroko ibilbideak 2.400 metroko desnibel positiboa izango du. Mendi-lasterketa, bestalde, zuzenean eskainiko dugu, ETB1en eta eitb.eus-en.
Iristeko zaila den zonalde batean erori da gizona, hortaz, erreskate taldeak helikopteroa erabili behar izan du. Larrialdietarako zerbitzuek grabatutako irudiak.
Gogora Institua eta Aranzadi Zientzia elkarteak berreskuratu dituzte Euskal Prospekzio Taldeak 1937an Bilbo eskuratzeko ofentsiba frankistan gerrako fronte izan zen Barazar inguruan topatutako gorpuzkiak.
Covid19ak eragindako egoera ezberdinak jasoko ditugu, honen aurretik gaixotasun "moderno" zeritzenak ezagutuko probesteuko dugu eta bikote kontuak ere enrtzun dizakezu San Balentin izan den astean. Zeanuriko saioa izango da ardatz nagusi eta Bederatzikoak Bilbotik Gernikara egin du jauzi. Entzun!
"Neugan bizi gabe biziz" bere hemeretzigarren diskoaz eta bere ibilbideaz aritu da Gontzal Mendibil "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, Durangoko Azoka beti izan du urteroko bisita. Disko berria azokan salgai izateaz gain, han aurkeztuko du, Santa Maria elizan.
Araian jokatu den Euskadiko mendi-lasterketen txapelketan Aitor Ajuria eta Onditz Iturbe izan dira onenak. Zumaiako Flysch Trailean, bestalde, Criadok eta Morganek irabazi dute.
Denisa Dragomir errumaniarrak eta Zaid Ait Malek marokoarrak irabazi dute Gorbeia Suzien, Skyrunnerreko Munduko Serieetarako eta Gorbeiako Parke Naturalean (Bizkaia) jokatu den Golden Trail zirkuiturako puntuagarria den mendi-lasterketa.
2020an pandemiaren ondorioz ezin izan zen Gorbeia Suzien mendi lasterketa egin, baina aurten bueltan da. Gaur egingo da proba. Lasterketa 9:50etik aurrera ikusi ahalko da eitb.eus-en. ETB1en ere jarraitu ahalko da, 10:45ean hasita.
Joan Dual valentziarrari hainbat ebakuntza egin behar izan dizkiote bere bizitzan zehar, eta kolona, ondestea, urdaila eta besikula kendu behar izan zizkioten. Oinez egin ezinda geratu zen 106 kilotik 57 pisatzera igaro zenean. Orain mendi lasterketak korritzen ditu.
Zeanuriko Joseba Bilbaok Etxauri arrautzak ekoizten ditu. Hasieran etxerako ekoizten hasi zen, negozioa sortu zuten arte. Euren bezeroak herriko dendak eta jatetxeak direla azpimarratu du.
Elikatu gaitezke Euskal Herrian ekoitzitako produktuekin bakarrik? Zer dira KM 0 eta Slow Food mugimenduak? Horiek erantzuten izan da Nerea Segura nutrizionista "Eztabaidan" saioan, eta sasoiko bertoko produktuez ere aritu da.