Sareak Bilbon, Basaurin eta Leioan jarduten zuen nagusiki. "Carding" metodoaren bidez, lapurtutako txartelen informazioa erabiltzen zuten erosketak egiteko. Erositakoa Marokora bidali eta bertan merkaturatzen zuten.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Jon Ander Albisuk pilotakada gogorra eman dio Erik Jakari, Zallako Mimetiz pilotalekuan jokatzen ari ziren jaialdiko lehen neurketan. Baikoko aurrelariak sorbaldan jaso du kolpea, baina jokatzen jarraitu ahal izan du. Epaileak, gainera, buelta agindu du, Albisuren ahalegina ona izango zelakoan.
Eraikin berriak kontsulta medikoetarako eta erizaintzarako 50 gune ditu, baita 18 espezialitatetako proba osagarrietarako gelak ere. Etengabeko Arretako Gune bat ere badu.
Animalistek nabarmendu dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko animaliak babesteko Legea indarrean sartzearekin batera, "asto lasterketak debekatuta geratu ziren". Bi bideo eta hainbat argazki igorri dituzte salaketarekin batera, astoek jasaten dituzten "tratu txarrak" erakusten dituztenak.
Hiru izan dira euren aldarri nagusiak. Batetik, EBko merkatu librea bertan behera uzteko eskatu dute; bestetik, "prezio duinak", kostuak betetzeko modukoak, eta azkenik, burokrazia arintzeko.
Bilbotik zetorren 17:36ko trenak zuhaitz bat jo du Zallako geltokia igaro ondoren, eta gelditu egin behar izan du. Renfek autobus bidezko garraio alternatiboa jarri du, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.
Zallako Mimetiz Eskola Publikoaren komunitate osoa herriko plazan bildu da minbiziaren ikerketaren alde dantza egiteko. Horretarako ETS taldearen "Aukera Berriak" kantuaren bertsioa egin dute.
Indar handiko sutea izan zen, haize-bolada gogorren eta landarediaren lehortasunaren ondorioz. Linea elektrikoen gainean adar bat erori izanak eragin omen zuen sutea.
Erasoak ostiral goizaldean gertatu dira, osasun garraioaren zerbitzua eskaintzen duen enpresak Zallan, Muskizen, Getxon, San Inazion (Bilbo) eta Barakaldon dituen aparkalekuetan.
Klub zuri-gorriak kontratatutako autobusak hurrengo zonaldeetatik joango dira: Aiara, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteiz.
Euskal Herriko hainbat tokitan arratsaldean izan diren zaparrada trumoitsuek 5,3 litro metro karratuko utzi dituzte hamar minutuan Zallan, eta 6,5 litro metro karratuko 20 minutuan Balmasedan.
EAEko eta Nafarroako udalen osaketari ekin diete larunbat honetan udalerri guztietan. Hauteskundeetan EAJ bozkatuena izan zen arren, Zalla Baiko alkategaiak jaso du aginte-makila EH Bilduri esker.
Enpresak azaldu duenez, izapideekin ez jarraitzeko erabakia "sarbide- eta konexio-baimena eskatzeko asmoa zuen azpiestazioan dagoen ebakuazio-ahalmen ezak" eragin du.
Iker Larrazabal Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko da. Altuna III.a eta Tolosa finalerdietako ligaxkan izango dira, eta ez dute kontu gehiegi jokoan partidan; Larrazabalek eta Albisuk, aldiz, zehaztu behar dute, oraindik, zein postutatik helduko dioten play-offari.
Athleticeko emakumeen taldeko bi harribitxirekin izan gara: Sara Ortega eta Jone Amezaga. Gazteak izan arren, dagoeneko ari dira zeresana ematen eta haien tokia lortu dute lehen taldean.
Hondakinak kudeatzeko 2024rako ibilbide orri berria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak. Horren arabera, Bizkaiko hiru zabortegi handitu (Igorre, Lemoa eta Mallabia) eta beste bi (Bilbo eta Bergara) berriro zabalduko dituzte eskariari aurre egiteko. Guztira, zortzi zabortegi izango ditu EAEk.
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
Gau eta egun ehundik gora suhiltzailek eta larrialdi zerbitzuek 3.000 ordu behar izan zituzten sua itzaltzeko. Adietuen ustez, Balmaseda eta Artziniega arteko errepidean dagoen línea elektrikoan egon zela suaren jatorria.
Hirugarren egunez suaren aurkako borrokak segitzen du Enkarterrin. 35 suhiltzaile eta 8 kamioi dabiltza freskatze lanetan. Datozen orduetarako iragarrita dagoen haizeak kezka eragiten du.
Bizkaiko Mendi Zerbitzuko buruak jakitera eman duenez, egoera hobea da Balmaseda inguruan. Haizerik ez dabil une honetan eta gau osoan lanean aritu ahal izan dute. Suteak kontrolpean jarraitzen duela adierazi du Carlos Uriagerekak.
Zallan, Balmasedan eta Gordexolan etxeetatik oso gertu izan dute sua. Bizilagunek lo gutxi egin dute, eta beldurtuta daude oraindik. Horietako batzuk suhiltzaileei laguntzen egon dira.
Bizkaiko suhiltzaileak Aireko Armadaren bi hegazkinen laguntza izaten ari dira gaur, suteak itzaltzen eta errematatzen laguntzeko (irudiak: @BomberosBizkaia).
Igande honetan Balmasedan piztu zen baso-suteak Zalla eta Gordexola herriak ere kaltetu ditu, eta 500 hektarea eta etxebizitza bat baino gehiago erre ditu. Sutearen fokuak kontrolpean dauden arren, suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira oraindik, eta berriro piztu ez dadin zaintzen ari dira.
Lehen begi kolpean Gere gustatu zaio Maiderri, eta amaieran ere tolosarra aukeratu du zallarrak. Gainera, Gerek lortu du punturik gehien eta, berazb bat egin dute. Hitzordua Getxon amaituko dute, eta Zallako festetarako beste hitzordu bat jarri dute.
"Jateko Modukoa" saioaren bigarren denboraldiko berrikuntzetako bat da hitzorduetan elkar ezagutzeko jolasak egingo dituztela. Zallarra eta burlatarra 'Egia ala gozoki nazkagarria' jolasean aritu dira.
Durangar kubatarra izanik, erritmo ederra duela erakusi du Mikelek eta bachata dantzatu du Maiderrekin, Gereren zoritxarrerako; tolosarra jeloskor jarri da. Gero, kartel dibertigarri bat eraman du hitzordura Maiderrekin ligatzen saiatzeko. Funtzionatu al dute bere taktikek?
Maider Gonzalezek 21 urte ditu eta Zallakoa da, bizkaitarra. Oso pertsona positiboa, irekia eta gardena da, eta ongi pasatzeko asmoa dauka. Traketsa da, baita dibertigarria ere, eta bere burua "kuki"tzat hartzen du. Lehen begi-kolpean guapoak iruditu zaizkio hiru sukaldariak.
Zallak sutea goizaldeko 04:00etan kontrolatu dute eta lantaldeen zati bat bertatik joan da. Hala ere, suhiltzaileek lanean jarraitzen dute, erremate-lanak egiten.
Istripua izan duen autoaren gidaria, 25 urteko gazte bat, Ertzaintzak atxilotu du, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delituak eta zuhurtziagabekeriazko hilketa bat egotzita.
Ezbeharra astearte gauean gertatu zen Zallan, auto bat galtzadatik atera eta farola baten kontra talka egin ondoren. Farola espaloian zihoan emakume baten gainera erori zen. Ibilgailuaren gidariak ez zeraman gidabaimenik eta alkoholaren eraginpean gidatzen zuen.
Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
Zallak Udalako datozen asteetan sinatuko du trenbide-pasaguneak kentzeko akordioa Espainiako Gobernuarekin, Adif eta URA erakundeekin. Kadagua ibaiak udalerri horretan gainezka egitea ekiditeko obrak ere aurreikusten ditu egitasmoak.
Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du, ezbeharraren biharamunean. Diotenez, "bizia kentzen duen istripu oro tragedia bat da, baina bereziki da zorigaitza bizi hori gaztea denean".