Erabilgarri dago jada WhatsApp Orain zerbitzua gaztelaniaz. Zerbitzu berria berehalakoa da, egiazkoa eta selektiboa, eta lehentasuna ematen die gizartean eragin handiena duten albisteei. WhatsApp bidezko zerbitzu publikoko informazio-sistema berri hau Orain Berriak marka digitalaren barruan dago.
"Love letters" bere azken ikuskizuna aurkezten izan da Lucia Lacarra dantzari zumaiarra "Gora Bihotzak!" saioan, eta jolas bat proposatu diote: WhatsAppeko mezuetan emojien bidez zein ballet ikuskizun mitikori buruz ari ziren asmatzea. Lortu al du?
Atxilotutako adingabe donostiarra zaintzapeko askatasunean utzi dute dagoeneko, sare sozialetan sartzeko debekuarekin. Operazioa azaroan abiatu zuten, guraso batzuek salaketa jarri ondoren, Aldapeta Maria ikastetxeak (Donostiako zentro handiena) zirkular bat zabaldu ostean.
Instagram da bigarren erabiliena, eta batez beste egunean 71 minutu igarotzen dute. Bestalde, WhatsApp da komunikaziorako aplikazioen artean gehien erabiltzen dena, nahiz eta bere erabilera % 12,5 jaitsi den azken urtean.
Gero eta ohikoagoa da dezimoak lagun-taldean edota senitartekoen artean erostea, eta zenbakiak partekatzea. Ez da nahikoa, baina, zenbakia whatsappez bidaltzea saria kobratzerako orduan arazoak sahiesteko.
Mikel Cerezo Orain Prebentzioa elkarteko gizarte-hezitzailea da. Sare sozialen arriskuei aurre egiteko eta teknologia berriak modu arduratsuan erabiltzeko, nerabeei heziketa digitala ematea ezinbestekoa dela azpimarratu du "Biba Zuek!" saioan.
Eduki pornografikoak dituzten WhatsApp taldeetan parte hartzeko gonbita jaso dute Gipuzkoako hainbat ikastetxetako ikasleek. Amaia Elorza Donostiako Zurriola ikastolako irakaslea izan da "Biba Zuek!" saioan, sare sozialen arriskuei buruz hitz egiteko.
Gehienak Donostiako ikastetxeak dira, baina baita Lezo, Irun eta Lasartekoak ere. Oraingoz, Donostiako bi ikastetxek jarri dute salaketa Ertzaintzaren aurrean. Adingabeen Gipuzkoako Fiskaltzak gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean "premiaz" salatzeko eskatu die adingabeen gurasoei.
Jorge Bermudez Gipuzkoako Informatika Delituen Fiskalak adierazi duenez, "iristen ari den informazioagatik adingabekoen galbideratze delituez, jazarpenaz eta gorroto delituez hitz egiten arituko ginateke".
Hezkuntza sailburuak gogorarazi du ikasleak beren denboraren % 10-12 daudela ikastetxeetan. "Gainerako denbora zentroetatik kanpo pasatzen dute", adierazi du Bildarratzek, eta gaiari etxean ere heltzeko beharra azpimarratu du.
Zabaldutako informazioaren arabera, eduki pornografikoa eta indarkeriazkoa partekatzen ari dira talde horietan, baita gorroto-mezuak ere. Oraingoz, Aldapeta eta Deutsche Schule ikastetxeek salaketa bana aurkeztu dute Ertzaintzaren aurrean.
Iker Legardon ertzainaren ustez, hezkuntza da gure seme-alabek gailu mugikorrak segurtasunez erabili ahal izateko gakoa. Legardonek nabarmendu du hezkuntza horrek "etxean" hasi behar duela.
Gutxienez, bost dira horrelako txatak antzeman dituzten zentroak: Aldapeta Maria ikastetxea, Zurriola ikastola, ikastetxe alemana, Jesuitak Donostia eta Luberri.
Donostiako ikastetxeak salatu du adingabeen txat batean pornoa eta gorroto-mezuak partekatzen ari direla, eta albistea ezagutarazteaz gain, salatu eta ikasleekin lan egin behar dela.
Aldapeta Maria ikastetxeko zuzendariak jakitera eman duenez, atzeman duten whatsapp taldean irudi pornografikoak, irain homofoboak eta sexistak irakurri zitezkeen. "Taldea oso zabalduta dago", adierazi du Jose Eizmendik.
Pornografiaren arazoaren tamainaz eta larriaz ohartarazteko "pornosozializazioa" terminoaz aritu da Emakundeko zuzendaria, eta azpimarratu du fenomeno horrek erantzun globala beharko duela.
"200 gaztetik gorako whatsapp taldea ez zuten, ziurrenik, ikasleek antolatuko, talde horiek sortuta beste helburu batzuk dituzten helduek baizik", ohartarazi du ikastetxeak DBHko bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan ikasleak dituzten familiei bidali dien zirkular batean.
Kennedy AEBko presidentea duela 60 urte erail zuten autoan Pedro Sanchez eserita agertzen den fotomuntaia honek hautsak harrotu ditu. Lleidako Gimenels herriko PPko alkateordeak WhatsAppez zabaldu du. PPk gaitzetsi egin du bere zinegotziak egindakoa, eta neurriak hartuko dituela ziurtatu du.
Joan den astean X sare sozialarekin egin bezala, Bruselak errekerimendu formala helarazi die biei. Zerbitzu digitalen legearen baitan, albiste faltsuen kontra duten politika zein den jakin nahi du erakundeak.
DownDetector atariaren arabera, aplikazioak konexio-arazoak izan ditu Espainiako Estatuko hiri nagusietan, hala nola Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Bilbon eta Palman.
Metak, Facebook, Instagram eta WhatsApp bezalako aplikazioen jabeak, aplikazio berri bat merkaturatu du ostegun honetan Twitterrekin lehiatzeko: Threads.
Antza denez, telefono mugikorrean SMS bat jasotzen da esaten duena alaba edo semea dirurik gabe geratu dela eta whatsapp bidez hitz egin nahi duela. Whatsappen dirua eskatzen hasten dira.
Mark Zuckerberg Metako presidenteak azald du eskuragarri jarri ondoren lehen zazpi orduetan 10 milioi deskarga izan dituela. Europar Batasunean eta Android sistemadun telefonoetan ez dago eskuragarri momentuz.
Gainera, konpainia teknologikoak 5.000 lanpostu huts betetzeko egitasmoak bertan behera utzi ditu. Joan den azaroan Metak 11.000 langileren, beharginen % 13 inguru, irteera iragarri ostean etorriko dira kaleratze berriak.
"Collboni Bartzelonako alkateorde sozialistak whatsapp bidez jakinarazi dio bere dimisioa Ada Colau alkateari". El Periodico-ko izenburu hori oinarri hartuta, politikoen whatsapp harremanaz hitz egin dugu Itziar García Komunikazio aholkulariarekin.
Twitter, askotan, irain putzu beltza izan arren, inpunitatea ez dago bermatuta anonimotasunean ezkutatuta ere. Espainiar Estatuan azaroan izan zen lehen kondena "fake news"ak partekatzeagatik.
Aplikazioaren funtzio berria probatu dugu Gaztean. Gaurtik aurrera, taldeetako administratzaileek edozein partaideren mezuak ezabatzeko aukera izango dute.
Sare sozial bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta ondo elkartu behar dituzte sofakideek "Mihiluze" saioko jolas honetan. Zenbat dakite Tinder, Facebook, Instagram, Tiktok, Twitter edo Telegrami buruz?
Mundu mailan ia 500 milioi erabiltzaileren telefono zenbakiak jarri dituzte salgai. Zibergaizkileen helburuak dira "smishing" eta "vishing" erasoak egitea, beste erabiltzaile batzuen nortasuna ordezkatzea, eta iruzurrak egitea.
Merkataritza elektronikoko enpresa ez da lehena sektorea jasaten ari den krisiaren ondorioak pairatzen dituena; Facebookek, Whatsappek, Instagramek eta Twitterrek ere kaleraketa masiboak egin dituzte.
Langileen % 13ri eragingo dio kaleratzeak, 18 urtean egindako lehenak. Zuckerbergek aitortu du huts egin zuela pandemian inbertsioak handituta. "Zoritxarrez, ez da nik espero bezala atera. Oker nengoen eta nire egiten dut horren erantzukizuna", esan du.
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.