James Boasberg magistratuak El Salvadorreko kartzela erraldoira 200 migratzaile baino gehiago, gehienak venezuelarrak, bidaltzean atzera egiteko agindu judizial bati "mespretxuz" muzin egin izana leporatu dio Gobernuari.
Karoline Leavitt Etxe Zuriaren bozeramaileak berretsi du muga-zerga horiek "berehala" sartuko direla indarrean, eta pazientzia eskatu die estatubatuarrei, prezioen balizko igoeraren aurrean. "Funtzionatuko du", ziurtatu du.
Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.
Ehunka dira gaur-gaurkoz, tasa ordaindu, kudeatu beharrekoak kudeatu eta itxaroten daudenak. Orain prozesuarekin zerotik hasi behar dute, ostiralean, Gorenak eskumena Euskadira eskualdatzea eragozten duen erabakia hartu baitzuen. Dayana eta Lasteniaren kasua da hori.
Conviasa estatu-airelinearen hegazkina "199 herrikiderekin dator, 199 kide venezuelar aberrira itzuli dira", adierazi du Diosdado Cabello Venezuelako Barne ministroak.
Tren de Aragua Venezuelako talde kriminaleko ustezko kideak dira deportatu dituztenak. Trukean, El Salvadorrek 6 milioi dolar jasoko ditu AEBko Gobernutik, preso horiek urtebetez bere kartzeletan edukitzeagatik.
Madurok, bestalde, "koldar" deitu dio Uriberi, eta "paramilitarra eta narkotrafikatzailea" izatea egotzi dio, nazioarteko interbentzio militar bat defendatu duela iritzita. Horregatik guztiagatik, esku-hartze horren buru izan dadila proposatu dio.
Jeltzaleen hainbat aurpegi ezagun batu zaizkie Arriagan. Hauteskundeen garaipena Edmundo Gonzalezi aitortzen diotela aldarrikatu, eta Maduroren gobernua "hiltzear" dagoela esan dute.
Presidenteak Faxismoaren Aurkako Nazioarteko Jaialdian adierazi duenez, "onean bada, aurrera egingo dugu, eta txarrean bada, garaitu egingo ditugu errespeta gaitzaten".
"Venezuelan sartzeko baldintzak lortzeko lanean jarraitzen dut, Konstituzioak eta herriak agindu didan moduan, presidentetza neure egiteko", adierazi du.
"Erabaki dugu orain ez dela komeni etortzea. Bere integritatea funtsezkoa da erregimenaren porroterako eta demokraziarako trantsiziorako", gaineratu du oposizioko buruak Instagramen argitaratutako bideo batean.
Jorge Rodriguez Asanblea Nazionaleko presidenteak gidatutako ekitaldi batean, Madurok "historiagatik" eta "bizitzagatik" zin egin du Konstituzioari men egingo diola eta hurrengo sei urteetarako Venezuelako presidente izango dela.
Nicolas Maduro chavismoaren liderrak Venezuelako presidentearen zina egin zuen, 2025-2031 aldirako, ofizialismoaren kontrolpean dagoen Asanblea Nazionalaren aurrean.
Imanol Pradalesek Edmundo Gonzalez Venezuelako "presidente legitimoa eta demokratikoki hautatua" dela aitortzea eskatu du, baita herrialdean atxilotutako oposizioko kideak askatzea ere.
Kargu hartze ekitaldia Caracasen 12:00ak direnean egingo dute. Bezperan, chavismoaren aldeko eta aurkakoek kaleak bete dituzte, eta Maria Corina Machado opositoreak atxilotu eta ondoren askatu dutela salatu du. Bestalde, astelehenera arte itxita egongo da Venezuela eta Kolonbia arteko muga.
Dozenaka herritar Bilboko Arriaga plazan elkartu da Edmundo Gonzalezi babesa erakuteko. Bertan izan dira Javier de Andres Euskadiko PPren presidentea eta Iñaki Anasagasti jeltzalea.
Halaxe agertu da Machado ostegun honetan, Caracasen, Edmundo Gonzalez oposizioko buruaren aldeko protestetan, joan den abuztuaren 28tik klandestinitatean egon ondoren.
Presidentetza hartzearen bezperan deitu du Machadok berak manifestaziora; izan ere, Edmundo Gonzalez Urrutia antichavistak eta Nicolas Madurok kargua hartuko dutela agindu dute. Azken horren aldekoak ere kalera atera dira, haren defentsan.
Maria Corina Machado oposizioaren buruak "askatasunaren borrokaren" eta "konkistaren" alde manifestatzeko deia egin du, hurrengo presidenteak kargua hartzearen bezperan. Edmundo Gonzalez Urrutia opositoreak eta Nicolas Madurok presidente kargua hartuko dutela iragarri dute, bi-biek.
Herrialdeak bere egunik kritikoenetako bat bizi du, hauteskunde iruzur salaketen, oposizioko kideen atxiloketen eta indarkeriaren gorakada saihesteko nazioarteko deialdien artean. Oposizioak biharko deitu dituen manifestazioek ziurgabetasuna eta kezka sortzen dute.
Madurok Caracasen kargua hartu baino egun batzuk lehenago gertatu da. Urtarrilaren 9rako manifestazioa deitu dute Maduroren aurka Caracasen. Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruak baieztatu du klandestinitatetik aterako dela eta manifestazioan parte hartuko duela.
Larunbatean, Javier Mileirekin bildu da Buenos Airesen (Argentina) eta Luis Lacalle Pourekin Montevideon (Uruguai). "Datozen orduetan" Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Joe Bidenekin biltzera, baita Panamara eta Dominikar Errepublikara ere.
Javier Milei Argentinako presidenteak harrera egin dio Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko buruari. Venezuelan "kosta ahala kosta" sartuko dela hitzeman du, presidente kargua hartzeko. Hurrengo egunetan, Uruguain, Panaman eta Dominikar Errepublikan egongo da, baita AEBn ere, Etxe Zurian.
"Gatazka ahalik eta azkarren eta, ahal dela, modu baketsuan bukatzean zentratuta daude guztiak", azpimarratu du Errusiako presidenteak Kazan hirian egindako goi-bileraren amaieran.
Europako ganberak urtero saritzen ditu kontzientzia askatasunaren alde lan egiten duten pertsona edo taldeak. Aurten, Venezuelako oposizioa zen faborito nagusi. 50.000 euro jasoko dituzte biek.
Europar Batasuneko estatuetako Kanpo Arazoetako ministroak Luxenburgon bildu dira Venezuelako krisiari beste behin heltzeko, eta Maduro demokratikoki aukeratutako presidente gisa ez dutela onartzen berretsiko dute.
Bi atxilotuei babes kontsularra emateko baimena eman dio Venezuelako gobernuak Espainiakoari, Albaresek EITB Mediari emandako elkarrizketa batean jakinarazi duenez.
Hau da, datozen egunotan atxilotuek abokatu bat izango dute eta bisitak jaso ahal izango dituzte. Hala esan dio ETBri emandako elkarrizketan Jose Manuel Albares, Espainiako Atzerriko ministroak.
Espainiako atzerri ministroak azpimarratu du biak "bidegabe atxikita" daudela, eta esan du bere esku dagoen guztia egingo duela "lehenbailehen familiekin egon daitezen".
Venezuelako agintariek "Gabonei hasiera" eman diete astearte honetan, Nicolas Maduro presidenteak irailaren hasieran emandako aginduei jarraituz. Madurok jaieguna urrira aurreratzeko agindua eman zuen, abuztuak utzitako "aurreikuspen ekonomiko onak" direla eta.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "frankistatzat" jo du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, "narkotrafikoarekin lotutako lapurra" Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiari eta "alderdi frankista" PPri.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak esan du "babes diplomatikoa" emango dietela, baina ez du argitu nahi izan zeintzuk diren leporatzen dizkieten karguak.
Mundu osoko 460 hiritan baino gehiagotan izan dira mobilizazioak larunbat honetan, Nicolas Maduroren aurka eta Edmundo Gonzalezen alde. Bilbon eta Donostian ere, kontzentrazioak egin dituzte hainbat venezuelarrek eta Gonzalezen aldekoek.
Espainiako Gobernuaren espioiak izatea egotzita Venezuelan atxilotutako bi bilbotarrak askatzeko eskatu du New Yorken Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak. "Atxiloketa horiek ez dira bidezkoak, ez dakitelako zergatik atxilotu dituzten, ezta non eta nola dauden ere", esan du.
Venezuelarren elkarteek ganberan bertan eta kanpoan jarraitu dute legegintzaldiko lehen eztabaida, arreta handiz eta elkartasunik gabe. Euskadiko Elkartekoak, EAJrekin eta PSE-EErekin bat egin dute, eta Arabako Elkartekoak, berriz, popularrekin.
Legealdiko aurreneko osoko bilkuran Venezuela izan da lehendabiziko eztabaidagaia, EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztu duten legez besteko proposamena tarteko. Aurrera egin du ekimenak, aldeko 38 boto, kontrako 7 eta 28 abstentzio jasota.