Arratsaldeko 17:37an hitz egin zuten lehen aldiz, Ekintzak Koordinatzeko Zentro Integratuko bilera martxan zegoela. Ondoren, isilunea izan zuten berriz ere, 18:30ak eta 19:43ak artean.
Valentziako GOIDIaren kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako epailearen aurrean hitz egin du Salome Pradas Barne kontseilari ohiak, eta bere abokatuaren galderei soilik erantzun die.
Txosten baten arabera, Emilio Argüesok (Larrialdietako idazkaria urriaren 29an) WhatsApp bidez ohartarazi zuen amildegiak kolapsatzeko arriskua zegoela arratsaldeko lehen orduan. Generalitateak defendatzen du arriskuari buruzko informazioa zegoen lekuan jardun zela.
200 bat elkartek eta erakundek deitu dute, Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko. 228 pertsona hil ziren 2024ko urriaren 29ko uholdeen ondorioz. Justizia kudeaketaren nondik norakoak eta abisuak berandu iritsi ote ziren ikertzen ari da.
2025erako Aurrekontuak Voxekin adostu dituela iragarri du astelehen honetan Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak (PP). Voxen bozak ezinbestekoak dira, gehiengo absolutuarekin, aurrekontuak onartuak izan daitezen.
Epailearen autoaren arabera, urriaren 29an Es-Alert sistemaren bidez 20:11n herritarrei bidalitako abisua "berandu eta okerra" izan zen, Cecopi bileraren deialdia "atzerapen handiz egin zen" eta erabakiak "are atzerapen handiagoz hartu ziren".
Alberto Nuñez Feijoo PPren buruak publikoki babestu du Carlos Mazon Generalitateko presidentea. Esan du, ordea, Valentziako Gobernuak eta Esapainiako Gobernuak ez dutela "maila eman". Hori esanda, azpimarratu du Valentziako presidentearen etorkizuna berreraikuntzaren bilakaerak baldintzatuko duela.
Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko (Cecopi) segurtasun sistemako kameren irudietan oinarritutako txosten batek erakusten duenez, Valentziako presidentea instalazio horietara iritsi zen 20:28an, 224 hildako eta hiru desagertu utzi zituen GOIDIaren egunean.
"Buru-nahasmenduak" dituen gizon bat atxilotu dute udalerri horietako ikastetxeetan jasotako posta elektronikoaren egile gisa identifikatu ostean. Bertan, lehergailuak jarrita "ahal beste pertsona" hiltzeko asmoa zuela adierazten zuen.
Behin proposamena onartuta, Ogasun Ministerioak aldebiko bilerak abiatuko ditu erkidegoekin, zorren kopurua eta ezaugarriak "zehatz-mehatz" finkatzeko, eta, aldi berean, elkarrizketan hasiko dira talde parlamentarioekin, lege organikoa onartzeko.
Tartean ez daude EAE eta Nafarroa, ez baitaude erregimen komuneko sisteman. Datorren asteazkeneko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluan aurkeztuko du proposamena Espainiako Gobernuak.
Gorpua A-38 autobidean aurkitu dute, Valentziako Xeresa herriaren parean. PPko alkate ohia hainbat auzitan zegoen nahastuta: 2023an 3 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Kalte materialak "ezin ziren saihestu, heriotzak bai", esan du Valentzian goi-geruzetako depresio isolatuaren kudeaketari buruzko ikerketa judiziala zentralizatzen duen magistratuak. Uholdeetan 224 pertsona hil ziren eta hiru desagertuta daude oraindik.
Raquel Andres Duras eta Santi Dasso Buqueras Zaldibian bizi diren bi valentziar dira. Valentziako bizimodua alde batera utzi eta Goierrin bat sortu dute. Enkargupeko paellak egiten dituzte, Euskal Herriko produktuekin.
Hirugarren etapan hirugarren postura igo zen Bilbao, eta amaierara arte eutsi dio postu horri. Bestalde, Euskaltel-Euskadiko Xabier Berasategik bosgarren bukatu du azken etapa.
Bahrain-Victorious taldeko txirrindularia irabazlearengandik 10 segundora iritsi da helmugara, eta sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da. Joao Almeida da lider orain.
Bartzelona Valentziaren gainetik igaro da Errege Kopako final-laurdenetako partidan, duela bi aste Ligan bezala, Ferranen hiruko bati eta Ferminen eta Lamine Yamalen golei esker.
Lidl-Trek taldeko Mathias Vacekek líder jarraitzen du. Pello Bilbao azken kilometroraino izan da lasterketa buruan, baina, orduan, Partagat mendatean, Santiago Buitrago taldekideak aurreratu egin du.
Bahrain-Victoriouseko euskal txirrindularia izan da lasterketaren liderra azken bi kilometroetan, 500 metroren faltan taldekideak guztiak gainditu dituen arte.
Juanjo Mena orkestra zuzendari arabarrak kontzertu solidarioa eman du Valentzian, GOIDIak kaltetutakoei laguntzeko. Musikariaren lehen emanaldia da, duela aste pare bat alzheimerra duela iragarri ondoren.
Milaka pertsona atera dira berriro Valentziako kaleetara Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko. Urriaren 29an izandako goialdeko depresioaren ondorengo kudeaketa arduragabea leporatu diote Mazoni.
Txirrindulari iruindarrak 4:18:31ko denborarekin amaitu du lasterketa, Nicolas Breuillard frantziarra (bigarren) eta Sergio Geovani Chumil guatemalarra (hirugarren) 10 segundora utzita.
Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak esan du "albiste ona" dela. Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak, aldiz, erabakia "ahultasun eta akzioak erosteko eskaintza oldarkor baten testuinguruan" kokatu du.
"Futbolean eta kirolean errespetua galdu, iraindu eta gorrotoa bultzatzen duen jendearentzat lekurik ez dago", adierazi du, ohar ofizialean, Donostiako klubak. Valentziak ere salatu ditu "irmoki" Ander Barrenetxeari, Mikel Oyarzabali eta Take Kubori botatako irain horiek.
Urri amaierako uholdeek eragindako kalteak garbitzen ari zirela hildako bigarren langilea da gaurkoa. Azaroaren 24an, 51 urteko gizonezko bat hil zen Massanassako Luis Vives ikastetxean, atariko sabaiaren zati bat gainera erorita.
Sadiq Umar Realeko jokalariak Valentzian jokatuko du denboraldi amaierara arte, utzita. Talde txuri-urdinean falta izan zaizkion minutuak Valentzian aurkitzea espero du.
Realak larunbat honetan eman du erabakiaren berri. Sadiq denboraldi amaierara arte arituko da Valentzian, eta klubak jokalaria erosteko aukera izango du.
Hirurogei bat erakunde zibikok, sozialek eta ezkerrekoek egin dute deialdia, eta 150 erakundek baino gehiagok bat egin dute protestarekin, Carlos Mazon Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko, urriaren 29ko krisiaren kudeaketagatik.
14 lagun hil ziren bertan duela bi hilabete. Horien omenez, minutu bateko isilunea egin dute, eta boluntario gisa aritu direnak ere izan dituzte gogoan.
Valentziako familia askok dena galdu zuten urriaren 29ko euriteen ondorioz, eta nekez egingo diete aurre gabonetako gastuei. Umeei oparirik falta ez dakien, Beriaingo eta Lasarteko bizilagunek bilketa egin eta ia 4.000 opari eraman dituzte Olentzerok eta Mari Domingik Massanassara eta Alfafarrera.
Mazonen aurkako kereilak eta salaketak aurkeztu dituzte Iustitia Europeak (1), CGTk (2), zenbait abokatuk (2) eta partikularrek (2). Zazpiak auzi bakarrean ebatziko dira, Fiskaltzak eta Aretoak ikerketa bakarra eta bateratua izan behar dela uste baitute.
Halaber, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bideratutako konstituzioaren aurkako hiru auzietatik biri bide ematea erabaki du Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak.