Errota Berri inguruan izan zen ezbeharra, aurreko astean. Zaurituak, 11 eta 15 urteko lehengusu-lehengusinak, Donostia Ospitalera eraman zituzten aurrena, baina gazteena, hildakoa, Gurutzeta Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman zuten gero, larri.
Goi-tensioko dorrea hesituta dago jada, eta ikerketa zabalik dago. Dorrera igota oso larri zauritutako adingabeetako bat hil egin da azkenik, ospitalean astebete eman ostean.
Luizia izan da AP-8 autobidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean, errei baten gainean, eta auto-ilarak eragiten ari da, Irunerako noranzkoan. Ez da inor zauritu, eta ibilgailu bakarra kaltetu da.
Etxean bizi diren eta zaurgarritasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adinekoen arreta eta zainketa hobetzeko helburua du ekimen aitzindari honek. Gipuzkoako 18 udalerri dabiltza sistema honekin lanean, eta 8 herri gehiagotan hasiko dira laster.
Iberdrolak zehaztu du dorrea eta lursaila jabego pribatukoak direla. Bi adingabe zauritu ziren, elektrokutatuta, goi-tentsioko dorre batera igota. Gazteena, 11 urteko mutikoa, larri baino egonkor dago Gurutzetako Ospitalean.
Argindar-konpainiak argitu duenez, lursaila jabego pribatukoa da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du dorreak araudia betetzen ote duen egiaztatzeko. Bi adingabe zauritu ziren, elektrokutatuta, goi-tentsioko dorre horretara igota.
Instalazio elektriko horien ardura Udalari ez dagokiola argitu nahi izan du Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak, baina gaineratu du ikerketaren ondorioen zain daudela, "neurri zuzentzaileren bat hartu behar izanez gero". Bi adingabe zauritu ziren, goi-tentsioko dorre horretara igota.
Ezbeharra larunbatean jazo da, 18:10ean, Usurbilgo Errota Berri inguruan. Zaurituak, 11 eta 15 urteko lehengusu-lehengusinak, Donostia Ospitalera eraman dituzte aurrena, baina gazteena Gurutzeta Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman dute gero, larri baina egonkor.
Ekitaldian, astelehenean kamioi batek harrapatuta hil zen txirrindularia omentzeaz gain, ziklistek pairatzen duen segurtasun falta salatu dute. "Nahikoa da, errespetatu txirrindulariak" lelopean, 150 metroko ibilbidea egin dute bizikletan zein oinez, harrapaketa gertatu zen lekutik hurbil.
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
10 pertsona gehiago daude ikerketapean Gipuzkoan, Madrilen eta Badajozen. Espezie babestuen trafikoa, kontrabandoa eta dokumentuak faltsutzea leporatu diete. Desegindako talde kriminalak angula europarra esportatzen zuen Mexikora aduana-espediente irregularrak erabilita.
Usurbilgo AZ Nutrizioan azaldu ditu Andoni Zubeldiak baraurik entrenatzearen onurak. Baraurik entrenatzea ez da beti argaltzearen sinonimo. Baraurik entrenatzeak bere onurak ditu, baina ez da entrenamendu gogor bat egiteko gomendagarria.
Maialen Sagarnak (OS3 Arkitektura empresa) Usurbilgo musika eskolaren eraberritze lanak diseinatu eta zuzendu ditu. Egurra da material nagusia fatxadan, eta inguruko paisaiarekin oso integratua dago.
Andoni Zubeldia Usurbilgo AZ Nutrizioa zentroko langileak entrenamendu ostean jan behar ditugun elikagaiak erakutsi ditu. Karbohidrato, proteina eta azukreek gure gorputzari nola laguntzen dioten erakutsi digu.
Luizia 17:00etan gertatu da, N-634 errepideko 5. kilometroan, Usurbil eta Orio artean. Ertzaintza Orioko biribilgunetik eta Belartzako biribilgunetik (Donostia) bideratzen ari da zirkulazioa eta auto-ilarak sortu dira.
Ilargia Lurretik gertu egon denez, ilargi betea ohi baino handiagoa eta distiratsuagoa izan da. Iraileko superilargiarekin batera, 2024ko bigarren ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan dugu, partzialki izan bada ere.
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.
N-634 errepidean izan da istripua, Bilboko noranzkoan. Auto batek eta moto batek elkarren kontra jo dute, eta kolpearen ondorioz, motoaren gidaria tokian bertan zendu da. Aurten Gipuzkoan hil den 9. moto gidaria da.
Larunbat goizean lur-jauzi handi bat gertatatu zenetik itxita egon da errepidea Irungo noranzkoan. Asteburu osoan garbiketa eta egonkortze lanetan aritu dira eta igande gauerako zabaldu ahal izan da erreietako bat.
Ez zen inor zauritu, baina, une honetan, trafikoa GI-20 errepidetik bideratzen ari dira. Datozen orduotan ingurua egonkortzen eta garbitzen jarraituko dute, eta errepidea itxita jarraituko du lan horiek amaitu arte.
AP8 errepidea itxi dute behin-behinean, Usurbilen (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan, luizi baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Akusatuak aste honetan egindako epaiketan azaldu zuenez, ez zuen jakin kontrako norabidean gidatzen ari zenik, eta epaimahaiak sinesgarritasuna eman dio horri; izan ere, fiskalaren tesia baztertu du, hau da, inputatuak bi homizidio-delitu nahita egin zituela.
Astelehen honetako saioan, halaber, bost lekukok deklaratu dute: akusatuaren neska-lagunak eta beste bi pertsonak (haren eta autoan hildakoen ondoan zihoazenak), anbulantziako gidariak eta autopistako mantentze-lanetako langile batek.
Ostiral honetan osatu da bederatzi kidek eta bi ordezkok osatutako herri-epaimahaia. Astelehenean, 09:30ean, galdeketa egingo zaio akusatuari, eta, ondoren, bost lekukok testigantza emango dute. Epaiketa maiatzaren 28ra arte luzatzea aurreikusten da.
2017ko otsailaren 11ko 06:20an gertatu zen istripua AP-8 autobidean. Gizon horrek gidatzen zuen Opel Astra markako autoak anbulantzia bat jo zuen, Usurbil parean, eta bi pertsona hil eta zazpi zauritu zituen.
Hartara, Athletic Clubeko jokalari ohiak eta Rayo Vallecanoko entrenatzaile izandakoak urtebetez luzatu du aurretik zuen kontratua, 2025ean amaitzen zena.
Antolakuntzaren arabera, hirugarren eta azken jardunaldi hau izango da "dena erabakiko duena". Goi mailako txirrindularitza ikustea espero da, Donostiako Klasikoaren ibilbidearen itxura duen etapan.
Tanatopraktiko eta baltsamatzaile profesionala da Bittor Gonzalez. Dioenez, Usurbilko Gonzalez Ehorztetxean gauez alertan egoten dira, eta dei bat jasotzen badute korrika ateratzen dira. Bere lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu Euskal Herriko goreneko tanatopraktiko bakarrak.
Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.