Urnieta
2025/03/20 - 06:55
Espezializazioa, arrandegi txikien etorkizuna: ''Arrain ona eta ahalik eta prezio onenean lortu behar da''
Arrainaren prestaketan eta bezeroen arretan espezialtzen ari dira arrandegi txikiak. Nekane Garmendiak erretiroa hartu berri du eta erreleboa utzi du Urnietako bere arrandegian. Negoziootan etorkizuna badagoela uste du.
2024/12/30 - 08:37
Donostialdeko taxiek gaurtik aurrera eman ahalko dute zerbitzua Donostian
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
2024/12/27 - 13:15
Donostialdeko taxiek zerbitzua eman ahal izango dute Donostian astelehenetik aurrera
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
2024/06/26 - 11:21
Donostialdeko 11 udalerrik taxi-zerbitzua hobetzeko eremu komuna sortu dute
Udalerri horietako taxiek inguruko herrietan eskaini ahal izango dute zerbitzua, une eta egun jakin batzuetan. Baliteke Araubide Bereziko Gunearen zerbitzua uda honetan bertan martxan egotea.
2024/06/13 - 09:45
Gidari bat zauritu da Urnietan, kamioi batekin talka eginda
Istripuan, autoa irauli egin da, eta A-15eko eskuineko erreia itxita dago Urnietan, Irungo noranzkoan. Istripuaren ondoren, kilometro bat baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira, eta, beraz, Segurtasun Sailak zuhurtasunez jokatu du bide horretatik zirkulatzerakoan.
2024/04/03 - 16:24
A-15a zabalik da Urnieta parean, ia zortzi orduz itxita egon ondoren kamioi bat iraulita
Zirkulazioa la N-1etik bideratu dute. Hiru kilometrorainoko ilarak sortu dira.

2024/02/26 - 08:57
Renferen tren zerbitzua berrezarri dute Andoain eta Hernani parean, erreietako bat zabalduta
Atzo arratsaldean, 18:30 aldera, zuhaitz bat erori zen Urnieta parean trenbidera eta zirkulazioa etenda geratu zen bi norabideetan.
2024/02/25 - 22:15
Renferen tren zerbitzua etenda dago Andoain eta Hernani parean, zuhaitz bat erori delako
18:30 aldera, zuhaitz bat erori da Urnieta parean trenbidera eta zirkulazioa etenda geratu da bi norabideetan. 21:00ak baino lehentxeago, errepide bidezko garraio-plan alternatiboa ezarri da.
2023/10/31 - 22:01
Kalejirekin eta mozorrotuta ospatu dute arimen gaua Euskal Herriko txoko askotan
Jatorri zelta duen Gau Beltza edo Arimen gaua ospatu zen Euskal Herrian mendeetan zehar; usadio hori ia galdu zen arte. Orain baina, ekimen asko dago berau berreskuratzeko.
2023/09/16 - 18:44
200 bat zikoina agertu dira Urnieta eta Lasarte-Oria artean
Migrazioaren erdian osteratxoa egiten geratu dira, hegoaldera bidean ekaitzak iragarri baitituzte. Afrika dute iparraldetik iritsi diren hegaztiek.

2023/07/19 - 13:14
Txaro Tomasena, 77 urteko gipuzkoarra, Gibraltarko itsasartea igerian gurutzatzen duen emakume adintsuena
Txaro Tomasena 77 urteko urnietarra 11:13ak aldera atera zen Tarifatik (Cadiz), eta 6 ordu eta 23 minutu behar izan zituen Marokoko kostaldera (Dalia) dauden 16,1 kilometroak egiteko.

2023/07/07 - 18:13
88 urteko gizon donostiar bat hil da Urnietan izan den trafiko istripu batean, A-15ean
Eguerdian gertatu da bi ibilgailuren arteko talka, eta hildakoaz gain, lau pertsona eraman dituzte zaurituta ospitalera. Errepidea erabat itxi dute Donostiako noranzkoan, baina 15:00ak aldera berriro zegoen zabalik.

2023/07/07 - 15:52
Hildako bat eta lau zauritu A-15 errepidean, Urnieta parean, izandako istripu batean
Ezbeharra 12:00ak baino lehentxeago gertatu da. Bi ibilgailuk talka egin dute, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Istripuaren ondorioz, Hernanirako erreiak itxita geratu dira.
2023/04/22 - 17:13
Euskal aizkora egiten duen bakarra da Urnietako Jauregi familia
Aizkora-jokoa oso gurea dugun kirola da, eta oraindik asko erabiltzen da baserrietan eta beste hainbat ogibidetan. Hain berezia den euskal aizkora egin eta mundu osoan zehar erosten dizkiote Jauregi familiari.
2023/02/04 - 21:32
Amaia Agirre alpinistaren familia eta lagunek omenaldia egin diote Urnietan
Patagonian duela bi aste hil ziren euskal mendizaleen oroimenez ekitaldia egin dute arratsaldean Urnietan. Bertakoa zen Amaia Agirre, eta senide, lagun eta mendizaletasunaren munduko kideek hunkituta oroitu dute bere jaioterrian.
2023/01/23 - 19:45
Patagoniako elur jausitik bizirik atera zen gazteak astebete itxaron beharko du gutxienez etxera itzultzeko
30 urteko igorreztarra onik dago, baina lur jota bere bi lagunen heriotzagatik. Fitz Roy mendia jaisten ari zirela hil ziren, Argentinan.
2023/01/23 - 17:09
Argentinako agintariek Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren heriotza ziurtagiria sinatu dute
Urkullu lehendakariak azaldu duenez, medikuaren heriotza ziurtagiriak sinatuta orain Argentinako Kantzilertzari dagokio izapideak egitea.
2023/01/23 - 15:18
Argentinako agintariek hiltzat eman dituzte Patagonian desagertutako bi mendizaleak
Argentinako agintariek hiltzat eman dituzte ostiralean Patagonian elur jausi baten ondorioz desagertu ziren bi euskal mendizaleak. Hala eman du jakitera Iñigo Urkulllu lehendakariak. Arrisku handiegia tarteko, ez dute abiatu Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren bilaketa lana.
2023/01/23 - 11:34
"100 metro luze eta 8 metro zabal den arraila da eta 15 metroko sakonera du elur geruzaraino"
Pedro Cifuentes alpinista espainiarra Patagonian dago espedizio batean eta horrela deskribatu du Amaia Agirre eta Iker Bilbao lurperatuta gelditu diren Fitz Roy mendiaren arraila.
2023/01/22 - 15:28
Dolu-eguna Durangon eta Urnietan, Amaia Agirre eta Iker Bilbao ez dituztela erreskatatuko jakin ondoren
Azkenik erreskatea bertan behera uztea erabaki zen bart, erreskatatzaileen bizia arriskuan jarriko lukeelako. Bi gorpuek, hortaz, bertan hartuko dute atseden.