Lurrean eta herrian txertatua dagoen hezkuntza eredu publikoa aldarrikatu nahi izan dute leloaren bidez, antolatzaileek ostegun honetan aurkezpenean azaldu dutenez.
Vicente gizon nagusi homosexualaren istorioa kontatzen du pelikulak. Adinekoen egoitza batean sartzen dutenean, bere izaera ezkutatzea erabakitzen du. Moriarti Produkzioak taldearen lan berria Kanarietan eta Euskadiko hainbat tokitan grabatzen ari dira, tartean, Urduñan.
Gehienak Extremaduratik ekarri zituzten presoak ziren. Erronka nagusia haien familiak aurkitu eta gorpuzkiak bueltatzea izaten ari da. Aranzadi eta Gogora elkarrekin lanean ari dira egitasmo honetan.
Amaia ondarroarraren ametsa zen Itziar Pereira ama globoan ibiltzera eramatea, Egiptora egindako bidaia batean hori egin gabe gelditu baitzen. Lan egiten duen arrandegira joan da Xabier Madariaga haren bila, eta Urduñara joan dira, familiarekin globoan ibiltzeko.
Belardin, animaliak hiltzeaz gain, produktu ugari elaboratzeko aukera izango da. Horien balioa nabarmendu eta abeltzaintzan belaunaldi aldaketa erraztea izango du helburu, eta zuzenean kontsumitzaileen esku uztea, ekoizpen eta merkaturatze jasangarriagoa bultzatzeko.
Horrela, Mario Iceta Burgosko artzapezpikuak salaketa aurkeztu du Briviescako epaitegian, Eliza Katolikoak mojak eskumikatu eta kanporatu zituenetik ia hiru hilabete pasata.
Caixabank Masterseko partida jokatzekoak ziren Ezkurdia eta Albisu, eta Peña eta Zabaleta, baina lehen partida 10-4 zela, eten egin behar izan dute, itoginak zeudelako.
Larunbat arratsaldean, bertan behera utzi behar izan dute Urduñako Jai Alai pilotalekuan jokatzekoa zen pilota jaialdia, lehen partida hasita zegoenean. Ura sartu da pilotalekuan eta piloriek ezin izan dute norgehiagokarekin jarraitu.
Inguretan paseoan zebiltzan herritar batzuek pertsona baten hilotza topatu dute. Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Abisua jasota, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Hala erantzun dio Mario Iceta artzapezpikuak Belorado (Burgos) eta Urduñako (Bizkaia) klaratarren komunitateko hamar mojek ostiralean bidalitako burofaxari. Burofaxean Eliza katolikoa "aho batez eta atzera bueltarik gabe" uzteko asmoa berretsi zioten Burgosko artzapezpikutzari.
Moja klaratarrek adierazi du edozein zigor kanoniko, eskumikua kasu, haientzat "baliogabeak" direla, esaten baitute Eliz Auzitegiak ez duela haiekiko jurisdikziorako gaitasunik.
Hiru moja horiek izan ziren Mario Iceta artzapezpikuaren aurkako salaketa sinatu zutenak. Datorren ostiralean agertu beharko dute Burgosko Artzapezpikutzan, beste bost mojarekin batera.
"Gerra luzea izango da hau; gatazka ez da bi egunetan amaituko, beraiek nahi duten bezala. Guduak irabazi edo galdu daitezke, baina ikusiko dugu nork irabazten duen", esan du moja klaratarren bozeramaileak.
Klaratar mojek uko egin diote aita santuaren komisarioak bidalitako segizioarekin elkartzeari. Hala ere, Burgosko Artzapezpikutzaren arabera, oraindik ere "zubiak eraikitzeko" eta "konponbide bat lortzeko bideak jorratzeko" borondateari eusten dio Eliza katolikoak.
Gaurtik, Mario Icetak du Beloradoko, Urduñako eta Derioko monasterioak kudeatzeko ardura. Botere gehiegikeria, legezko ordezkaritza usurpatzea eta elkartzeko eskubidea urratzea leporatu dizkio abadesa ohiak.
Burgoseko artzapezpikuak Pablo de Rojas eskomikatutako gotzain faltsuari eta Jose Ceacero Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren bozeramaileari Beloradoko komentua uzteko eskatu die. Ceacerok esan duenez, "Artzapezpikutza egiten ari dena legez kanpokoa da".
Urduñako klarisen komentuaren salerosketaren atzean zer dago? Donostiako erlijio zientzien goi-ikastegian erlijioen historiako irakasle da Xabier Andonegik eta "Faktoria"n eman ditu azalpenak.
Auzitegietan demanda aurkeztuko dute, uste dutelako Beloradoko klaratarrak ezin direla Eliza katolikoaren jabetzekin gelditu "sekta" batera joan direlako.
Hitz egiteko eta euren iritzia askatasun osoz adierazteko eskatu diete gotzainek moja klaratarrei. Gotzainen Biltzarrak sekta batekin "lerrokatuta" ikusten ditu Erromako Eliza uztea erabaki duten lekaimeak.
Elizbarruti horretako bikarioak azaldu duenez, Beloradoko eta Urduñako klaratarrek ez dute Derioko komentua saltzeko prozedura tasatua jarraitu eta gai horren guztiaren atzean "interes ekonomikoak eta botere-interesak baino ez daude".
Pablo de Rojas Sanchez-Francok, Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren sortzaileak, Beloradoko (Burgos) eta Urduñako Klaratarren komunitatea bere jurisdikziopean egotea onartu du, baina mojetako batek alde egin du komentutik, ez baitago ados De Rojasen jurisdikzioarekin.
Mojek salatu dutenez, Derion hutsik dagoen komentu bat saldu eta Urduñako Monasterioaren erosketari aurre egin ahal izateko eskaera "blokeatzeko" erabakia hartu du Erromak. Gasteizko Apezpikutzak eta Burgosko Artzapezpikutzak akusazioak errefusatu dituzte.
Gaur egun Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu parke linealak, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batekin. Foru gobernuak gaur onartu ditu azpiegitura berria atontzeko proiektua eta aurrekontua (985 607 euro).
Igandean, 04:35 aldera, Laudioko ertzain-etxeko zenbait patruila Urduñako aisialdi-gune batera joan dira, herritar batek lokal batean zarata handia zela-eta deitu ostean. Agenteak iritsi direnean, irainka eta objektuak jaurtiz hartu dituzte.
Orain arte, berreskuratutako 71 gorpuzkien bost biktima identifikatu ahal izan dira. Guztiak Urduñako espetxe frankistan hildakoak dira, non 225 pertsona hil ziren guztira, 1937-1941 bitartean, kontzentrazio esparru eta presondegia izan zen garaian.
Nerea Melgosa sailburuak ekitaldian parte hartu du, eta biktimen memoria, duintasuna eta justizia soziala aldarrikatu ditu, "ultraeskuindarren eta totalitarismoen aurkako borrokan ondare komun gisa".
Atzo gauean, 23:45ak aldera, mantentze-lanetan ari zen makina astun bat errailetik atera zen, Adifeko iturriek azaldu dutenez. Atzotik langileak arazoa konpontzeko lanetan ari dira.
20 taldeko 120 txirrindularik maila goreneko proba jokatuko dute hiru etapatan, euskal lurralde bakoitzeko bat; lehena Bizkaian, bigarrena Araban eta hirugarrena Gipuzkoan.
Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.
Fructuoso Llorens Tolesano du izena, Badajozko lau alabaren aita zen nekazari ezkondua. Gogora Institutua familiarekin harremanetan jarri da eta Extremadurako senide presoen DNA jasotzeko prozesuari ekin dio, aurkitutako gainerako gorpuzkiak identifikatzeko lanetan.
Jaietako egun handia 10:30ean hasi da, agintariek Antiguako Andre Mariaren Santutegira egin duen desfilearekin. Ondoren, Meza nagusia ospatu dute bertan.
Datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetan auzo-udaletako agintariak ere aukeratuko dira Gipuzkoan eta Bizkaian. Bizkaian, 4 auzo-udal daude XV. mendetik. Lauren artean Larruazabalgo batzarra deritzon instituzioa osatzen dute, eta Urduñako udalerriaren parte dira.
Otxomaio jaietan izan da erasoa. Gauerdian atxilotu dituzte bi gizonezkoak, zenbait neskak jarritako salaketaren ondoren. Festa gunean zeudela, ukituak egin dizkietela salatu dute.
Ibilbidean lau mendate puntuagarri izango dira, eta azkena, La Asturiana, 2. mailakoa, helmugarako soilik 15 kilometro geratzen direnean gaindituko dute. Azken jaitsiera, Zugaztietatik, erabakigarria izan liteke.