Urduliz
2025/07/11 - 16:48
Metro Bilbaoko makinistek 9 eguneko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 22ra
SEMAF sindikatuak kolektiboa profesionalizatzearen, erantzukizunak eta lanpostuan aurre egin beharreko arriskuak hitzarmenean jasotzea nahi du. Lanuzteak uztailaren 30ean eta abuztuaren 6, 11 eta 13an 12:30etik 16:30era eta abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta 22an 21:00etatik 01:00etara egingo dituzte.
2025/01/30 - 16:16
Metro zerbitzua martxan atzera, Plentzia eta Urduliz artean erori den zuhaitza erretiratu dute eta
Bidean zegoen trenak atzera egin behar izan du eta Plentzia metro zerbitzu gabe egon da zuhaitza erretiratu bitartean.
2024/09/08 - 19:16
''24 orduz egon behar gara Martinarekin''
Udaberrian bizitza irauli zitzaion Urdulizen bizi den Balparda-Ondarra familiari, Martina 5 urteko alaba sukar handia eta krisi epileptikoak izaten hasi zenean. Fires sindromea diagnostikatu zioten, sukar-infekzio batekin lotutako epilepsia mota bat.
2024/07/20 - 16:40
Basoko etorkinen auziari aurre egiteko koordinazio mahai bat sortzeko eskatu du Uribe Kostako Mankomunitateak
Aitor Garagarza Mankomunitateko presidenteorde eta Plentziako alkateak egiturazko arazo bati aurre egiteko baliabide "mugatuak" dituztela adierazi du.
2024/07/05 - 22:47
Mecanerreko langileek lantegiaren "desegitea" gelditzeko eskatu dute
Salatu dutenez, Stellantis taldea makinak ateratzen hasi da lantegitik, "Mecaner itxi eta fabrika edonori eta zatika saltzeko asmoz". Bitartean, dioetenez, Eusko Jaurlaritza "beste alde batera begira dago".
2024/05/29 - 19:52
Metro Bilbaok "laster" ekingo dio konboiak berritzeari, horietako 24 1995etik daudelako martxan
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak agerraldia egin du Batzar Nagusietan, EH Bilduren galdera bati erantzuteko. Koalizio subiranistako batzarkideak 1. linean maiztasunak areagotzea eskatu du, Uribe Kostari zerbitzu hobeagoa emateko.
2024/05/27 - 17:37
Sagardui: ''Fentaniloaren zenbaketa ez zetorrela bat ikusi genuen eta ikerketa bat dago abian''
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Urdulizko Ospitaleko fentaniloa zuten zenbait farmako desagertu ondorengo barne-ikerketari buruz hitz egin du.
2024/05/22 - 14:36
Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta
AEBn osasun arazo bihurtu den droga minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen da osasun eremuan, eta erietxeetan giltzapean dituzte substantzia hori duten medikamentuak. Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, hainbat botikaren falta sumatu dute eta "gorabehera" hori ikertzen ari dira.
2024/05/10 - 00:06
Urdulizko Mecaner lantegian "zer eta nola ekoitzi" eztabaidatzeko batzorde bat osatzea aldarrikatu dute
Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "ahal dela" Mecaner enpresako 148 langileekin egon dadila enpresa itxiaren instalazioetan egin daitekeen edozein enpresa-proiektutan.
2024/04/26 - 18:51
Akordiorik gabe amaitu da Urdulizko Mecaner enpresan enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia
LAB sindikatuaren ustez, Stellantis automobilgintzako multinazionalaren erabakia "ez dago justifikatuta", eta Eusko Jaurlaritzari egotzi dio "deslokalizazioak eragozteko eta trantsizio ekosozialaren erronkei heltzeko industria-politikarik ez izatea".
2024/03/22 - 14:05
Apirilaren 6ko gauean 6-12 minutuko maiztasunarekin eskainiko du tren zerbitzua Bilboko metroak
Bestalde, Athleticek Errege Kopa irabazten badu, apirilaren 11ko gauean ere zerbitzua indartzea aztertzen ari da Bilboko metroa.
2024/03/02 - 22:11
Mecanerreko langileek Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa eskatu dute itxieraren aurrean
Urdulizko Mecaner enpresako langileen etorkizuna beltza da. Stellantis taldeko jabeek enpresa itxi nahi dute, eta itxiera gauzatuz gero, 148 langile kalera joango lirateke. Sei hilabetez greba egin ondoren, gaur manifestazioa egin dute herriko kaleetatik.
2024/02/15 - 18:49
Mecanerreko langileek "herri gisa erantzutea" eskatu dute itxiera saihesteko, eta manifestazioa deitu dute
Protesta deitu dute martxoaren 2rako Urdulizen, "etorkizuneko industriaren alde" eta Mecanerren itxieraren aurka.
2023/12/15 - 18:49
Laguntza publikoak jasotzen dituzten enpresek enpleguei eusteari uko egitea "onartezina" dela uste du Diazek
Gobernuko bigarren presidenteorde eta Sumarreko buruaren iritziz, "Euskadik aldaketa eskatzen du" eta euskal herritarrek "koalizioko gobernu aurrerakoia" nahi dute, Espainian zabaltzen ari den bezalako politika publikoak izateko.
2023/09/29 - 23:22
Eskalatzaile bat larri zauritu da Urdulizen
Erori egin da Santa Marinako haitzetan. Helikopteroan eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
2023/05/18 - 13:25
Osakidetza, 40 urte herritarrei kalitatezko osasun-zerbitzua bermatzeko konpromisoarekin
Eusko Legebiltzarrak, Beveridge eredua hartu zuen oinarri, herritarrei "osasun-arreta integrala" eskaintzeko asmoz. Osakidetzaren jatorri semantikoa aztertuta, bi ideia elkartzen ditu: osasuna eta elkartasuna.
2022/10/28 - 12:17
Suteak Zugaztietan eta Berangon
Zugaztietako (Trapagaran) sutea "handia" da eta hego haizearen eraginez, garrak Arbaltzaga mendi tontorrera zabaltzen ari dira. Berangokoa mendi eremu batean hasi da, Muinarrekolanda eta Martiartu artean, eta haizeak Sopela eta Urduliz aldera eraman ditu garrak.