Urakanak 2020

1 / 7 Hurrengoa
16 pertsona hil dira dagoeneko Milton urakanaren ondorioz, Floridan

16 pertsona hil dira dagoeneko Milton urakanaren ondorioz, Floridan

Asteazken gauean 3. kategoriara igo zen urakana, eta orduko 193 kilometroko haizeteak eragin zituen. Orduek aurrera egin eta itsasora gerturatu ahala, indarra galduz joan da, 1. kategoriara jaitsi arte.
Floridako larrialdi zerbitzuek hainbat pertsona erreskatatu dituzte Milton urakana igaro ostean

Floridako larrialdi zerbitzuek hainbat pertsona erreskatatu dituzte Milton urakana igaro ostean

Larrialdi zerbitzuek erreskate lanetan jarraitzen dute Floridako hainbat hiritan, Milton urakana igaro ostean. Agintariek, larrialdia artatzen den bitartean, babestuta egoteko eskatu diete herritarrei.

Patxi Beitia, Tampan bizi den euskalduna: ''Dena ari da mugitzen''

Patxi Beitia, Tampan bizi den euskalduna: ''Dena ari da mugitzen''

Patxi Beitia euskal herritarra Tampan (Florida, AEB) bizi da, Milton urakanak bete-betean harrapatu duen hirietako batean, hain zuzen. "Argirik ez dago, gaua da, bihar goizean ikusiko ditugu ondorioak", ohartarazi du.

Patxi Beitia, Tampan bizi den euskalduna: Argindar gabe gaude, baina ez dut ikusi inork min hartu duenik

Patxi Beitia, Tampan bizi den euskalduna: "Argindar gabe gaude, baina ez dut ikusi inork min hartu duenik"

Beitiak ez du etxea utzi behar izan, eta Floridako hirian duen bizilekutik jarraitu du Milton urakanaren iritsiera. Azaldu duenez, "dena mugitzen da hemen" baina espero baino leunago jo du ekaitzak.
Milton urakanak lurra jo du Floridan, hainbat hildako utzi ditu eta tornadoak eta uholdeak eragin ditu

Milton urakanak lurra jo du Floridan, hainbat hildako utzi ditu eta tornadoak eta uholdeak eragin ditu

Tornadoak, kaleetan eta auzoetan uholdeak eta euri-jasak eragin ditu, eta autoak eta eraikinak suntsitu ditu. Bi milioi etxebizitza baino gehiago argindarrik gabe daude Floridan.

Hainbat tornadok Florida zeharkatu dute, Milton urakana iritsi baino ordu batzuk lehenago

Hainbat tornadok Florida zeharkatu dute, Milton urakana iritsi baino ordu batzuk lehenago

AEBko Urakanen Zentro Nazionalak tornadoak direla eta abisua zabaldu du Florida hegoaldean. Milton urakanaren erasoaren arriskupean dauden herritarrei —batik bat mendebaldeko kostaldean bizi direnei— ihes egiteko eskatu die, tokiko agintariek hala eskatuz gero.

Milton urakan ''arriskutsua'' indartu eta handitu egin da Floridara bidean

Milton urakan ''arriskutsua'' indartu eta handitu egin da Floridara bidean

Ahuldu beharrean, indartzen ari da azken orduotan. Floridan, segurtasun neurriak indartu dituzte eta agintariek ohartarazi dute bertatik urruntzea hil ala biziko kontua dela. 

Milton urakanak intentsitatea galdu du Floridara bidean, baina ez da baztertzen berriro indartzea

Milton urakanak intentsitatea galdu du Floridara bidean, baina ez da baztertzen berriro indartzea

Miltonen intentsitatea 5. kategoriatik 4.era jaitsi da azken orduetan Saffir-Simpson eskalan, baina eragingo dituen haizeak, 250 kilometro ordukoak, "oso arriskutsuak" izaten jarraitzen dute.

Helene urakanak hainbat hildako eta uholde larriak eragin ditu Floridara iristean

Helene urakanak hainbat hildako eta uholde larriak eragin ditu Floridara iristean

Urakana, denboraldi honetako bosgarrena Atlantikoan, Mexikoko Golkotik iritsi zen Estatu Batuetara, haizeen, euriaren eta itsaski ziklonikoaren karga "oso arriskutsuarekin".

Shanshan tifoiak gutxienez lau hildako eta kalte ugari eragin ditu Japonian

Shanshan tifoiak gutxienez lau hildako eta kalte ugari eragin ditu Japonian

Ozeano Bareko denboraldiko hamargarren tifoia da eta "oso indartsu" gisa katalogatu dute. Japoniako iparralderantz egiten ari den bidean euri jasak, uholdeak, haize urakanak eta olatu handiak eragiten ari da.

Debby urakanak gutxienez lau hildako utzi ditu Floridatik igarotzean

Debby urakanak gutxienez lau hildako utzi ditu Floridatik igarotzean

Debby Floridara iritsi da 130 kilometro orduko haizeekin, eta uholdeak eta kalte handiak eragin ditu. Gainera,  200.000 biztanle inguru elektrizitaterik gabe geratu dira.

Debby urakanak Floridako kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin

Debby urakanak Floridako kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin

1. kategoriako urakanak ia 240.000 pertsona argirik gabe utzi ditu. Meteorologoek ohartarazi dute ekaitzak uholde katastrofikoak eragin ditzakeela Floridan, Hego Carolinan eta Georgian. 

Beryl urakanak Texasko kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin

Beryl urakanak Texasko kostaldean jo du lurra, 130 kilometro orduko haizeekin

1. kategoriako urakanak 2 milioi pertsona baino gehiago argirik gabe utzi ditu. Gutxienez bi pertsona hil dira Texasen ekaitzaren ondorioz.

Beryl urakanak 400.000 jamaikar baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu

Beryl urakanak 400.000 jamaikar baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu

4. mailako Beryl urakanaren haize bortitzek uharteko azpiegituran eta Kingston hiriburuko Norman Manley nazioarteko aireportuan ere kalteak eragin dituzte. Beryl Mexikoko Karibe aldera doa orain.

Beryl urakanak gutxienez zazpi hildako eragin ditu Karibetik igarotzean

Beryl urakanak gutxienez zazpi hildako eragin ditu Karibetik igarotzean

Urakanaren erdigunea Mexikoko Yucatan penintsularantz doa. Berylek "aurrekari kezkagarria" jartzen du, Atlantikoan ez delako inoiz intentsitate goreneko zikloirik sortu urteko sasoi honetan.

Dagoeneko zazpi pertsona hil dira Kariben, 5. kategoriako Beryl urakana dela eta

Dagoeneko zazpi pertsona hil dira Kariben, 5. kategoriako Beryl urakana dela eta

Atlantikoan ekainean inoiz izan den urakan indartsuena da. Luiziak, etxeen suntsipena eta energia-eten ugari eragin ditu, bai eta komunikazio arazoak ere. Datozen orduotan Jamaikako kostaldera iritsiko da.
Beryl urakana 5. kategoriara iritsi da Karibe itsasoan

Beryl urakana 5. kategoriara iritsi da Karibe itsasoan

Aurten, Atlantikoan inoiz baina urakan gehiago espero dituzte, adituen arabera. 13 urakan egon daitezke; horietatik, zazpi urakan kategoria handiagokoak izan daitezke.

Acapulco hiria inkomunikatuta dago, Otis 5. mailko urakan suntsitzailea igaro ondoren

Acapulco hiria inkomunikatuta dago, Otis 5. mailko urakan suntsitzailea igaro ondoren

12 ordu baino gutxiagoan, Otis 1. mailako urakana izatetik 5.ekoa izatera igaro zen, maila altuenera. Hiriarekiko komunazioa guztiz galdu da, eta, ondorioz, oraindik ezin dira kalteak zenbatu.

30.000 desplazatu laguntzaren zain daude Dernan, gaixotasunak zabaltzeko beldurra handitzen ari den bitartean

30.000 desplazatu laguntzaren zain daude Dernan, gaixotasunak zabaltzeko beldurra handitzen ari den bitartean

Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke, hiriko alkateak egindako kalkuluen arabera.
Zikloiak Libian eragindako txikizioa, zenbakitan: ia 7.000 hildako, 10.000 desagertu eta 30.000 desplazatu

Zikloiak Libian eragindako txikizioa, zenbakitan: ia 7.000 hildako, 10.000 desagertu eta 30.000 desplazatu

Eurite bortitzen ondorioz, bi presa apurtu dira herrialdearen ipar-ekialdean, eta 33 milioi litro ur askatu dituzte Derna hirian barrena. Nazio Batuen Erakundeak 9,3 milioi euroko laguntza iragarri du.
6.000 hildako eta 9.000 desagertu baino gehiago Libiako Derna hirian, Daniel zikloiaren eraginez

6.000 hildako eta 9.000 desagertu baino gehiago Libiako Derna hirian, Daniel zikloiaren eraginez

Erreskate taldeen lana zaila gertatzen ari da, hiria bi zatitan banatuta geratu baita, bi presa kolapsatu eta 33 milioi litro ur baino gehiago isuri ostean. Urak eraikinak, zubiak eta errepideak suntsitu ditu.

Txina Saola tifoiaren talkarako prestatzen ari da

Txina Saola tifoiaren talkarako prestatzen ari da

Agintariek alerta maximoa ezarri dute 200 km/h-tik gorako haizeekin gerturatzen ari den tifoiagatik. Gaur arratsaldea eta larunbat goiza bitartean espero da lurra jotzea, eta euri eta ekaitz handiak utziko ditu.

Idalia urakanak utzitako kalteak zenbatzen hasi dira Floridan

Idalia urakanak utzitako kalteak zenbatzen hasi dira Floridan

Idaliak kalte handiak utzi ditu Florida ipar-mendebaldean. Azken 125 urteetako urakan indartsuenak uholde historikoak eragin ditu, errepideak itxi dituzte, eta 260.000 etxe eta eraikin energiarik gabe utzi ditu.

Idalia urakanak bi hildako utzi ditu Floridan

Idalia urakanak bi hildako utzi ditu Floridan

Urakanak indarra galdu du lurra ukitu ondoren, baina elektrizitate etenak eta uholdeak ere sortu ditu.
Idaliak urakanak lurra jo du Floridako ipar-mendebaldean

Idaliak urakanak lurra jo du Floridako ipar-mendebaldean

Idalia urakanaren lurra jo du asteazken honetan Floridako ipar-mendebaldeko kostaldean, Keaton Beachetik gertu, 125 milia orduko (205 km/h) haizeteekin, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak jakitera eman duenez.

Idalia 4. kategoriako urakan bat bezala iritsiko da gaur gauean Floridako kostaldera

Idalia 4. kategoriako urakan bat bezala iritsiko da gaur gauean Floridako kostaldera

Urakanen Zentro Nazionalak adierazi duenez, Idalia urakan "oso arriskutsua" bihurtuko da hegoaldeko estatuko kostaldean lurra ukitzean. Milaka pertsonek euren etxeak utzi eta leku seguruagoa bilatu behar izan dute.

Idalia ekaitz tropikalak lurra jo du Kuba mendebaldean

Idalia ekaitz tropikalak lurra jo du Kuba mendebaldean

Idalia iparralderantz doa, Floridara bidean, eta indarra, konfigurazioa eta abiadura irabazi ditu azken orduetan. Kubako Meteorologia Institutuak 118 kilometro orduko boladak erregistratu ditu eta urakan bihurtzea espero dute.

'El Niño' fenomeno meteorologikoa espero da udarako

'El Niño' fenomeno meteorologikoa espero da udarako

Fenomeno horrek tenperaturen hazkundea, lehorteak eta prezipitazioak dakartza mundu mailan. Oraingoz, ezin da jakin nolako intentsitatea eta iraupena izango duen.
Uholdeak, itzalaldiak eta kalte materialak utzi ditu Floridan Nicole urakanak

Uholdeak, itzalaldiak eta kalte materialak utzi ditu Floridan Nicole urakanak

Nicolek 1. kategoriako urakan gisa jo du lurra gaur goizaldean, Vero Beachetik hegoaldera (Floridako ekialdeko kostaldea). Gutxienez bi pertsona hil dira uholdeen ondorioz elektrokutatuta.

Gutxienez 14 pertsona hil eta 8 desagertu daude Erdialdeko Amerikan, Julia urakanaren ondorioz

Gutxienez 14 pertsona hil eta 8 desagertu daude Erdialdeko Amerikan, Julia urakanaren ondorioz

Erdialdeko Amerika alerta egoeran dago joan den ostegunetik. Herrialde asko ebakuazio prebentiboak egiten ari dira eta klaseak bertan behera geratu dira.

Inguru asko urpean daude oraindik Floridan, eta egoerak okerrera egin dezake ibaiak hazita daudelako

Inguru asko urpean daude oraindik Floridan, eta egoerak okerrera egin dezake ibaiak hazita daudelako

Ian urakanak Floridan utzitako sarraskiaren ondorioak guztiz zehaztu ezinik jarraitzen dute, eta urteak beharko omen dituzte egoera berriro lehengora ekartzeko. Egunak dira urakanak estatua astindu zuenetik eta oraindik kostatik urrun ere, ura orkatilatik gora dago nonahi.

Ian urakanak uholde eta kalte larriak utzi ditu Floridan

Ian urakanak uholde eta kalte larriak utzi ditu Floridan

Florida kolpatu duen inoizko urakanik suntsitzaileena izan da: 23 hildako zenbatu dituzte orain arte, eta kalteak asko dira. Laster Virginiara iritsiko da.
Ian urakanak indarra eta abiadura hartu du Atlantikoan, Hego Carolinara bidean

Ian urakanak indarra eta abiadura hartu du Atlantikoan, Hego Carolinara bidean

Ian urakana Hego Carolinara heldu da. Han emergentzia egoera ezarri dute, eta ez da harritzekoa, Floridan txikizioa utzi baitu bere bidean. 21 lagun hil dira, baina benetako balantzea ezagutu arte asteak pasako dira.
Ian urakanak hondamendi handia eragin du Floridan

Ian urakanak hondamendi handia eragin du Floridan

Gutxienez 17 pertsona hil dira Ian urakanaren ondorioz Florida estatuan. Haize gogorren, euriteen eta itsasketa ziklonikoen konbinazioak etxeak urez bete ditu, bideak moztu ditu eta bi milioi pertsona baino gehiago argirik gabe utzi ditu.

Floridan Ian urakanak eragindako uholdeak, itzalaldiak eta kalteak, airetik ikusita

Floridan Ian urakanak eragindako uholdeak, itzalaldiak eta kalteak, airetik ikusita

Ian urakana indarra galduz doa. Laugarren mailatik batera jaitsi da Floridan, baina agintariek ohartarazi dute arriskutsua izaten jarraitzen duela. Erabat igaro arte ezingo dituzte kalteak zenbatu, baina Estatuko Gobernadoreak esan du ugariak direla.

4 kategoriako Ian urakan indartsuak Floridako mendebaldeko kostaldea jo du

4 kategoriako Ian urakan indartsuak Floridako mendebaldeko kostaldea jo du

Ian urakan indartsua Floridako mendebaldeko kostaldera iritsi da, 240 km/h-ko haize-bolada handienekin. Oraindik uholdeak eta itsasbehera "katastrofikoak" espero dira  Mexikoko Golkora begira dagoen kostaldean. Orain arte ez da eman biktimen inguruko informaziorik.

Maider Aranguren, Miamin: 'Datozen 48 orduetan etxetik ez irteteko agindua eman digute'

Maider Aranguren, Miamin: 'Datozen 48 orduetan etxetik ez irteteko agindua eman digute'

Miamin, Ian urakanaren zain daude. Datozen 48 orduetan etxetik ez irteteko agindua eman dute, eta prest daude babesleku bereziak, egoera gaiztotzen bada ere.

Ian uranakanak txikizioa eramango duelakoan, Etxe Zuriak emergentzia egoera deitu du Floridan

Ian uranakanak txikizioa eramango duelakoan, Etxe Zuriak emergentzia egoera deitu du Floridan

Urakana dela eta, Etxe Zuriak emergentzia egoera deitu du Floridan, arrisku handia aurreikusiz. Floridako gobernuak ebakuazioa agindu du 2.5 milioi lagunentzat.
Gutxienez bi hildako utzi ditu Ian urakanak Kuban; uharte osoa argindarrik gabe utzi du

Gutxienez bi hildako utzi ditu Ian urakanak Kuban; uharte osoa argindarrik gabe utzi du

Hirugarren mailako indarrarekin jo zuen lurra Ian urakanak Kuba mendebaldean. Aurretik urakanak izan dituztela diote Kuba mendebaldean bizi direnek, baina ez horrelakorik.

Kubak erabateko itzalaldia izan du Ian urakanaren ondorioz

Kubak erabateko itzalaldia izan du Ian urakanaren ondorioz

Kubako linea elektrikoa erori egin da, eta herrialde osoa argindar zerbitzurik gabe geratu da. Unión Eléctrica enpresak onartu du "prozesu konplexua" dela, eta pixkanaka konpontzea espero du.

1 / 7 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena