Athleticek epailearen jarrera kritikatu du, Lindeldofi txartelik atera ez ziolako, Beñat Pradosi "sarrera gogorra" egin eta gero. Erdilari nafarrak hamar minutu baino ez zituen egin zelaian. Horiek horrela, ez dago argi igandean Alavesen aurka jokatzeko moduan izango den ala ez.
Erdilari bermeotarrak Athleticen gola egin du Old Trafforden, lehen zatian, une horretan 0-1ekoa; Manchester Unitedek, baina, bigarren zatian lau gol sartu ditu, eta talde zuri-gorria Europa Ligatik kanpo gelditu da.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Manchester Uniteden aurka (4-1) Old Trafforden Europa Leagueko finalerdietako itzulikoan jasotako porrotaren balorazioa egin du. Denbora luzean egindako partida ona azpimarratu du, baina "10 minutu oso txarrek" kondenatu dituztela.
Mikel Jauregozarrek, gol bikaina eginda, aurretik jarri du Athletic, lehen zatian; bigarrenean, baina, Manchester Unitedek buelta eman dio emaitzari, Mountek, bi aldiz, Casemirok eta Hojlundek sartutako golen bidez.
Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.
Partidako zati handi batean nagusi izan arren, eta Jauregizarren gol ikusgarri batekin aurrea hartu, Manchester Unitedek buelta eman dio markagailuari hamar minututan, zuri-gorriak etxeko finalik gabe utziz.
Manchester Uniteden aurka huts eta hiru galdu ostean, emaitzaren irauli historikoa beharko dute zuri-gorriek baina aireportuan argi utzi dute, horretarako prest daudela.
Athleticeko erdilariak, Old Trafforden, nabarmendu du talde zuri-gorriak badituela jokalariak Manchesterreko partidan parte hartu ezingo duten gizonak ondo ordezkatzeko. Lehoiek Europa Ligako finalean egon nahi dute.
Yeray erdiko atzelariak eta Ernesto Valverde entrenatzaileak Athleticek Manchester Uniteden aurka ostegunean jokatuko duen partida izan dute hizpide, asteazkenean; talde zuri-gorriak Europa Ligako finalerako txartela bereganatu nahi du.
Talde zuri-gorriak Manchester Uniteden aurka jokatuko du maiatzaren 8an Europa Ligako finalerdietako itzuliko partida. Bada bajarik Bilboko taldean, baina joaneko partidako aurkako 0-3ko iraultzea du helburu.
Gaizka Toquero, Fernando Llorente eta Borja Ekiza, besteak beste, Bilbon 1977ko eta 2012ko Europako txapelketetan finalistak izan ziren taldeei egin zaien omenaldian izan dira, asteartean; futbolari ohiek konfiantza handia daukate Athleticeko egungo jokalariengan.
Zale zuri-gorriak itxaropentsu dira ostegunean, Old Trafford zelaian, Athleticek Manchesterren aurka jokatuko duen Europa Ligako finlerdietako itzuliko partidari begira, bilbotarrek joaneakoan 0 eta 3 galdu zuten arren.
Iñaki Williamsek mezua zabaldu du sare sozialetan, Manchesterren emaitza iraultzea posible dela sinisteko dei eginez: "Zaila? Bai. Ezinezkoa? Ez", idatzi du.
Atzokoa kolpe handia izan zen Athleticzaleentzat. Iñork ez zuen horrelako emaitza espero. Hala ere, zaleak taldearengan konfiantza osoz daude, itxaropentsu, taldea finalera iristeko gai badela.
Manchester Unitedeko kapitainari, bi golen egileari, ez zaizkio gustatu Dani Viviani egindako penalti polemikoari eta txartel gorriari buruzko galderak.
Athleticeko atezainaren iritziz, talde zuri-gorriak ahalegin handia egin du bigarren zatian, markagailua dagoeneko 0-3 zihoala; Agirrezabalak, halaber, nabarmendu du Athletic "konfiantzaz" joango dela Old Traffordera.
Lehen zatian jasotako hiru golek -bat penaltiz- eta Vivianek jasotako txartel gorriak hondoratu egin dituzte zuri-gorriak, eta oso zail izango dute datorren astean kanporaketari buelta ematea Old Trafforden.
Ehunka zale batu dira Bilbon, Athletic izan den hotelean, Manchester Uniteden aurkako partidari begira jokalariak bultzatzea helburu; gerora, San Mamesen, talde zuri-gorriaren autobusari harrera egin diote.
Zuri-gorriek Ingalaterrako taldea izango dute aurkari gaur, Europa Ligako finalerdietako joaneko neurketan. Oihan Sancet ez da jokatzeko prest egongo. Norgehiagoka 21:00etan hasiko da.
Ingalaterrako taldea asteazken arratsaldean iritsi da Loiuko aireportura. Ostegunean, Athletic eta Manchester United nor baino nor gehiago arituko dira, 21:00etatik aurrera, Europa Ligako finalerdiko lehenengo neurketan.
Bertoko jarraitzaileei gomendatu diete zelaira hurbiltzeko garraio publikoa erabil dezatela eta behar besteko aurrerapenaz sar daitezela. Zale ingelesen elkargunea Iparragirre kalean egongo da, eta 18:00ak aldera abiatuko dira San Mameserantz.
Ernesto Valverdek eta Nico Williamsek, Athleticeko entrenatzaile eta jokalaria hurrenez hurren, Europa Ligako finalerdietako Manchester Uniteden kontrako joaneko partidari buruz hitz egin dute. Neurketa San Mamesen jokatuko da, maiatzaren 1ean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Segurtasun sailburua Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin bildu da gaur. Athleticen Europa Leagueko partiden ostean sortzen diren istiluen inguruan kezkatuta daudela adierazi dute.
Bilbok "dispositibo zabala" jarriko du martxan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Athletic Cluben artean koordinatuta, ostegun honetan San Mamesen Manchester Uniteden aurka jokatuko den UEFA Europa Ligako finalerdietako joaneko partida dela eta.
Athleticek Manchester United izango du aurkari Europa Ligako finalerdietan. Joaneko neurketa maiatzaren 1ean jokatuko da San Mamesen; itzulikoa, aldiz, hilaren 8an Old Trafforden. Paul Giblin kazetari britainiarrak Uniteden analisia egin du EITB Mediarentzat. (adierazpenak gaztelaniaz)
Nico Williamsek, oso pozik Athleticek finalerdietarako txartela lortu duelako, bere taldea "gauzak oso ondo" egiten ari dela uste du, eta maiatzaren 21ean San Mamesen jokatuko den Europa Ligako "finalera iristeko horrela jarraitzea" espero du.
Athleticeko atezainak, beste behin, ez du golik jaso, Europa Ligako partidan, Rangersen aurka; Eskoziako taldea kanporatuta, talde zuri-gorriak, orain, Manchester United izango du aurkari, finalaurrekoetan.
Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak final laurdenetan Rangers FC kanporatuta, finalerdietan aurkaria izango den Manchester United izan du aztergai: "Old Trafford, ondo dago, han jokatu behar da", nabarmendu du.
Ernesto Valverderen taldea lehen zatiko luzapenean aurreratu da, Oihan Sancetek baliatutako penalti baten bidez, eta 81. minutuan egin du 2-0ekoa, Nico Williamsek buruz sartutako golaz. Hala, euskal taldea txapelketako finalerdietan izango da, maiatzaren 1ean eta 8an, Manchester Uniteden aurka.
Zale zuri-gorriak Moyua plazaren inguruan bildu dira, Carlton Hotelaren aurrean, Athleticeko jokalariei hauspoa emateko, Rangersen aurkako Europa Ligako partidaren atarian.
Rangerseko milaka zale estadiora sartu dira hiriko erdigunean jai-egun paregabeaz gozatu ondoren. Kalejiran iritsi dira, Ertzaintzak lagunduta, inolako istilurik erregistratu gabe.
Goizean izan da Glasgoweko jarraitzaileen etorrera handiena eta beraz, gurean dira jada espero diren 4.000 zaleetatik gehienak. Bi taldeetako zaleek giro ona izan dute Bilboko kaleetan.
Europa Ligako finalaurrekoetarako txartela izango dute lehian gaur gauean San Mamesen Athleticek eta Rangersek, 21:00etatik aurrera. Ordura arte, bi taldeetako zaleak Bilbon barrena dabiltza, eguna aprobetxatzen.
Glasgowtik programatutako charter hegaldiak Loiuko aireportura iritsi dira, eta bertan, Rangerseko milaka zale partida ikustera eta "garagardo asko edatera" etorri dira.
Zaleen irudiak sare sozialetan zabaldu dira @footballdonorte kontuan. Agenteek zale bat identifikatzen zuten San Nikolas plazaren inguruan. Gainera, horietako berrogeita hamar inguru Areatza inguruan paseatzen ari diren unea ikus daiteke.
Final zortzirenetako kanporaketan ere gertatu zenez (orduan, Athleticek, San Mamesen, Erroma kanporatu zuen), Bizkaiko taldearen zaleak azken entrenamenduan izan dira, Valverderen gizonek Rangersen aurka jokatu aurretik. Jokalariek babesa eskertu dute.