Xabi Linazasoro eta Alodi Pascal Xixka Gipuzkoako Ilusionismo elkarteko kideak dira. Autodidaktak dira biak, eta magia trukoak erosi egiten direla kontatu dute. Ehunka trikimailu erosi dutela aitortu dute.
Txurdinaga eta Begoña artean kokatuta egongo den aterpetxeak 60 pertsonentzako lekua izango du, eta 2024ko udaberrian ireki ditzake ateak. Guztira, 3,2 milioi euroko inbertsioa egingo du Udalak, eta horietatik 2,6 milioi Next Generation Europako funtsetatik datoz.
Txurdinaga eta Begoña auzoetan eta inguruetan egon diren herritarrek mezua jaso dute. Gailua soinuka hastearekin batera, mezu bat jaso dute SOS DEIAK egindako ES-alert sistemaren aktibazio proba dela esaten.
Ondorioz, Txurdinagako Institutura lekualdatzeko erabakia atzeratu dute. Bitartean, Hezkuntza Sailak zentroko zuzendaritzarekin biltzen jarraituko du, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.
Bilbao Kirolaken bazkide direnak soilik sartu ahal izango dira. Irailaren 12ra arte egongo dira irekita Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako zerbitzuak.
EITB Maratoiak biltzen duen dirua covid-19a ikertzeko erabiliko da. Ekarpenak egiteko hainbat modu daude: 902 54 25 25 zenbakira deituz, eitb.eus webgunean sartuz, Bizum bidez edo bankura hurbilduz.
Positibo eman duen pertsonetako bat ospitalera eraman behar izan dute, sintomak zituelako. Beste lau Birjinetxe unitatean daude, eta gainerakoak zaharren egoitzan geratu dira, sintomarik gabe.
Dagoeneko hogei dira azken egunotan erasoa jasan duten EAJren egoitzak, Patxi Ruiz ETAko presoak gose eta egarri greba hasi zuenetik haren alde hasitako kanpainaren baitan.
Bilboko jaietan 100 kontzertutik gora egongo dira hiriko 8 txokotan paratutako agertokietan. Alfred, Go!azen eta Huntza batuko zaizkio iragarritako Su Ta Gar, C. Tangana eta abarrei.
Lan baldintza duinak eskatu dituzte, besteak beste, soldata igotzea eta enpleguaren egonkortasuna. Ondorioz, beroaldiaren erdian, Bilboko Udalak Txurdinaga, Artxanda eta Errekaldeko igerilekuak itxi ditu.
Begoñazpi ikastolako lau neska hauek antolatu dute erakusketa. Afrodita, amodioaren Jainko greziarrari buruzko eskulanak eta artelanak egongo dira ikusgai.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan zuten atzo Bilboko Txurdinaga auzoko etxebizitza batean sutea piztu eta gero. 23 urteko gaztea erietxean dago oraindik larri, baina egonkor.
Aste honetan Bilbon izan den zortzigarren erasoa izan da goizaldekoa. Asteazkenean, ostegunean eta gaur izandako suteetan hamaika edukiontzi erre dituzte.
Gaurtik aurrera Matiko, Uribarri, Zurbaranbarri, Txurdinaga eta Otxarkoaga hirigunetik gertuago daude. Bilboko Metroaren 3. lineak argia ikusi du dagoeneko.
Iñigo Urkullu lehendakariak Bilboko Metroaren 3. linea inauguratu du. Etxebarrin eta Bilbo ekialdeko goiko auzoetan bizi diren 71.000 bat pertsonari zerbitzua ematea aurreikusi dute.